Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2016ko irailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4046

EBAZPENA, 2016ko irailaren 6koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zerrendan ageri diren entitateetako langileen prestakuntzarako laguntzak esleitzen dituena.

2016ko maiatzaren 11n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten duen ebazpena.

Behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta aipatutako ebazpenean ezarritakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako laguntza hauek ematea entitateetako prestakuntza finantzatzeko:

AUTONOMIA-ERKIDEGOKO UDAL-ADMINISTRAZIOAK
(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)
AUTONOMIA-ERKIDEGOKO FORU-ADMINISTRAZIOAK
(Ikus .PDF)
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA (ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEAK)
(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Agintzea entitate horiei esleitutako zenbatekoen % 80 ordaintzeko izapideak hastea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da jakinarazi eta biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak esan bezala.

Hala ere, aldez aurretik, Erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, Administrazioarekiko Auzietako helegitea jartzeko epea, berariazko akordioa jasotzen den edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 6a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala