Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

ELKARTEAK NEKAZARITZA - EAEn nekazaritza eta basogintza sektoreko elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei laguntzak 2026

[ELKARTEAK programa]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, elikagaigintza- eta basogintza-sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialentzako laguntza ekonomikoak, honako gastu hauek finantzatzeko: azoken funtzionamendu-, asistentzia- eta antolaketa-gastuak, azterlanak eta prestakuntza-jarduerak, jarduerak sustatzeko eta zabaltzeko ekintzak, eta azpisektore-eremu bakoitzean ekoizpena hobetzeko proiektu esperimentalak.

Aurrekontuko zuzkidura

250.000 €

2026ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra arte egindako gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz, % 70era arteko mugarekin:

a) Nekazaritzako, elikagaigintzako eta/edo basogintzako jarduerak egiteko baldintzak sustatu eta hobetzera bideratutako azterlanak eta prestakuntza-jarduerak, presentzialak zein telematikoak.
b) Azpisektoreen eremuan ekoizpena hobetzeko proiektu esperimentaletara bideratutakoak.
c) Elkartearen jarduerak sustatzeko eta hedatzeko ekintzetara bideratutakoak.
d) Nekazaritzako, abeltzaintzako, elikagaigintzako edo basogintzako azoka eta lehiaketak, presentzialak edo telematikoak, autonomikoak zein estatalak, antolatzeko edo horietan parte hartzeko direnak, gehienez ere bi ordezkari ekitaldi bakoitzeko.

2026ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra arte egindako gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz, % 50eko mugaraino:

a) Nominan dauden langileen gastuak, kaleratzeagatiko eta erretiro aurreratuengatiko kalte-ordainak izan ezik. Inola ere ezingo dira diruz lagundu beste ekitaldi batzuetako gastuak.
b) Ordezkaritzako langile-gastuak: bidaiek, ostatuak, garraioak eta dietek eragindakoak izango dira, betiere diruz lagundutako jardueretarako beharrezkoak izan badira.
c) Helburuak lortzearekin lotutako funtzionamendu-gastu hauek:

• Errentamenduak, erakunde eskatzailearen ohiko jarduera gauzatzen den egoitzei dagozkienak bakarrik.
• Erakunde eskatzailearen organoetako kide ez diren baina haren funtzionamendurako beharrezkoak diren profesional independenteen zerbitzuak (lege-aholkularitza, gestoria, informatika...).
• Hornidurak, soil-soilik erakunde eskatzailearen ohiko jarduera gauzatzen den egoitzetako ur korronte, elektrizitate eta gas eta telefono gastuei dagozkienak.
• Kontserbazio- eta konponketa-gastuak (ibilgailuak izan ezik).
• Mezularitzako eta komunikazioetako gastuak, bulegoko materiala, erreprodukzioak eta inprenta.
• Argitalpenetan izena emateko kuotak.
• Beste erakunde batzuetako kide izateagatik ordaindu beharreko kuotak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuek Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan ezarritakoa bete beharko dute. Onuradunak diruz lagundutako ekintzen gauzatze osoa azpikontratatu ahal izango du, xedapen arauemaile horren 31. artikuluan adierazitako mugekin.

Ez da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko aurkeztutako gastuengatik ordaindutako BEZari dagokion zatia, ezta, oro har, beste edozein tributuri dagokiona ere, eta, oro har, argi zehaztuta ez dauden eta zuzenean identifikatu ezin diren gastu guztiak, deialdi-aginduaren 6. oinarriaren 1. eta 2. apartatuetan jasotakoekin.

Nori dago zuzenduta


EAEko nekazaritza-, elikagaigintza- eta basogintza-sektoreetako elkarte profesionalak eta haien federazio eta konfederazioak.

Kanpoan geratzen dira izaera sindikaleko nekazaritza-erakunde profesionalak, hau da, EAEko nekazaritza-sektorearen interes orokorrak ordezkatzea eta defendatzea helburu dutenak.

Betekizunak

  • 1. Eskabideak aurkezten direnean, honako baldintza espezifiko hauek betetzen dituztenak izan daitezke onuradun:

  • 2. Gainera, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren arabera, honako egoera hauetakoren batean dauden erakundeak ezin izango dira onuradun izan:

  • 3. 1. paragrafoan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, dagokion erregistro-ziurtagiria, eraketa-akta eta erakundearen estatutuak aurkeztu beharko dira, dagokion administrazio-organoak ikus-onetsita.
  • 4. 2. paragrafoan adierazitako debekurik ez dagoela egiaztatzeko, a) azpiatalean ezarritakoa izan ezik, eskatzaileak egindako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, I. eranskinean ageri den ereduaren arabera. Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldea bada, talde horretako kide guztiek eranskin horretan jasotako adierazpena sinatu beharko dute banaka.
  • 5. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak edo Elikagaien Kalitate eta Sustapen Zuzendaritzak ofizioz egiaztatuko du zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela, bai eta nortasunaren, NANaren, erroldatzearen eta egoitza-baimenaren, hala dagokionean, egiaztapena ere. Eskatzaileak, hala badagokio, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du. Baldintza hori bete beharko da, bai onuradun izateko, bai laguntzak jasotzeko. Beraz, baldintza hori betetzen dela egiaztatuko da, bai dirulaguntza emateko unean, bai ordainketak egiterakoan.
  • 6. Dirulaguntza kudeatzen duen organoak edozein unetan eskatu ahal izango du erantzukizunpeko adierazpenean jasotako betebeharrak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkezteko. Halaber, erakunde onuradunak emandako laguntza edo dirulaguntza osoa justifikatu arte gerta daitekeen edozein aldaketa jakinarazi beharko du.
  • 7. Era berean, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 19.3 artikulua betez, ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman nekazaritzaren eremuan diharduten eta zuzendaritza-organoetan emakumeen presentzia gutxienez orekatua ez duten enpresaburuen elkarte edo erakunde profesional, sindikal edo bestelakoei. Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da betekizun hori betetzen dela.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Resu Abasolo

Telefonoa: 945 01 63 03

E-maila: r-abasolo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0113512

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk