Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

218/2025 DEKRETUA, azaroaren 11koa, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5009
  • Xedapen-zk.: 218
  • Xedapen-data: 2025/11/11
  • Argitaratze-data: 2025/11/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

2024ko azaroaren 22an jarri zen indarrean 323/2024 Dekretua, azaroaren 5ekoa, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoan ezarritakoa betetzeko (lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena).

2025eko ekainaren 24an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen ekainaren 17ko 128/2025 Dekretua, ontzat ematekoa Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan lan-harremana duten atzerritarrek norberaren edo besteren kontura lan egiteko hasierako baimenei buruzko Estatuko lan-legeria betearazteko Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak.

Egun berean argitaratu zen ekainaren 17ko 127/2025 Dekretua, ontzat ematekoa Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren Erabakia, ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizunei beste batzuk gehitzekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren arloan.

Ekainaren 17ko 128/2025 Dekretuaren 1. artikuluaren arabera, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoak 2025eko maiatzaren 30ean hartutako erabakia onartzen da, Euskal Autonomia Erkidegoan lan-harremana duten atzerritarren norberaren edo besteren konturako lanerako hasierako baimenei buruzko Estatuko lan-legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzekoa, ekainaren 17ko 511/2025 Errege Dekretuan ezarritako baldintzetan. Halaber, agintzen du errege-dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratu dadila, dekretu honen eranskin gisa.

Bestalde, 2. artikuluak xedatzen du eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailari atxikita egongo direla aurrerantzean.

Aipatutako eranskin horri jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkion eginkizunak eta zerbitzuak zehazten dira, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan lan-harremana duten atzerritarren norberaren edo besteren konturako lanerako hasierako baimenei buruzko Estatuko lan-legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak.

Horrenbestez, ezinbestekoa da Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 323/2024 Dekretua, azaroaren 5ekoa, egokitzea, sailak eginkizun berriak bere gain har ditzan. Eta horretarako, dekretu horrek Laneko eta Gizarte Segurantzako Lurralde Ordezkaritzetako lurralde-ordezkarientzat jasotzen dituen eskumenen zerrenda aldatu egin behar da.

Ondorioz, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, lehendakariak onetsi eta Gobernu Kontseiluak 2025eko azaroaren 11ko bilkuran aztertu eta onetsi ondoren,

  1. artikuluaren 2. apartatuko w letra aldatu eta x letra gehitzen da. Honela idatzita geratzen dira:

    1. Atzerritarren lanerako eta sasoiko jarduerarako hasierako baimenak, baimen horien berritzeak eta aldaketak eta, halakorik bada, haien kontra aurkeztutako errekurtsoak kudeatzea, izapidetzea eta ebaztea, bai eta jatorrizko herrialdean egiten diren kontratazioen kudeaketa kolektiboa gauzatzea eta gizarte- eta lan-arloko eta gizarte- eta prestakuntza-arloko salbuespenezko egoeretan esleitutako eginkizunak gauzatzea ere.

    2. Oro har, indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dizkien egiteko guztiak, eta espresuki eskuordetzen zaizkienak.

    AZKEN XEDAPEN BAKARRA. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteizen, 2025eko azaroaren 11n.

    Lehendakaria,

    IMANOL PRADALES GIL.

    Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,

    MIGUEL TORRES LORENZO.