Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

17/2016 DEKRETUA, ekainaren 16koa, Lehendakariarena, udalen ordezkariak Herri Dirubideen Euskal Kontseilurako izendatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 129
  • Hurrenkera-zk.: 3017
  • Xedapen-zk.: 17
  • Xedapen-data: 2016/06/16
  • Argitaratze-data: 2016/07/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Sailak

Testu legala

Herri Dirubideen Euskal Kontseilua erakundea Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen bidez sortu zen, zeinaren 28.2 artikuluan xedatzen baita Kontseilua sei kidek osatuko dutela, horietako hiru Gobernuak izendatuta eta beste hirurak foru-aldundiek bana izendatuta.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen azken xedapenetatik lehenengoaren 3. puntuaren bidez, 10. paragrafoa gehitu zaio azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 28. artikuluari. Honela dio xedapenak: «10.... Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan udalen hiru ordezkari sartuko dira... Ordezkari bat egongo da lurralde historiko bakoitzetik, eta lehendakariak izendatuko ditu, ezarpen handiena duen udalen euskal elkarteak proposatuta. Toki-ordezkaritzaren izendapenean kasu egingo zaie, lehentasunez, lurralde-irizpideei, genero-irizpideari eta neurri ezberdineko udalen presentzia zaintzeari, halako moldez non udal-ordezkarien herena, gutxienez, 5.000 biztanletik beherako udalen kargu hautetsiak izan daitezen».

Aipatutako apirilaren 7ko 2/2016 Legearen azken xedapenetatik bigarrenak bi hilabeteko epea ezartzen du, legea indarrean sartzen denetik, 2016ko apirilaren 15etik, Euskadin ezarpen handiena duen udalerrien elkarteak Kontseilurako ordezkariak proposatzeko.

2016ko maiatzaren 26ko Aginduaren bitartez, Euskal Udalen Elkartea izendatu da Euskadiko Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan ezarpen handiena duen elkartea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren 5. puntuari jarraikiz.

Horrela bada, Euskal Udalen Elkartearen (EUDEL) Batzorde Eragileak, 2016ko ekainaren 9ko batzarrean, Lehendakariari Herri Dirubideen Euskal Kontseilurako euskal udalen hiru ordezkari proposatzea erabaki du.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Josune Irabien Marigorta andrea, Amurrioko alkatea, Arabako Lurralde Historikotik.

Imanol Landa Jauregi jauna, Getxoko alkatea, Bizkaiko Lurralde Historikotik.

Eneko Maioz Ganboa jauna, Orexako alkatea, Gipuzkoako Lurralde Historikotik.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Dekretu hau sinatzen den egunetik egongo da indarrean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Argitara bedi dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, guztiek izan dezaten horren berri.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko ekainaren 16an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.