Kontsulta egiten duen pertsonak duen eskubidea, berak lan egiten duen administrazioak dituen bere datu pertsonalak atzitzeko
Identifikazioa
- Dokumentu mota : DBEB Irizpena
- Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
- Espediente kodea: CN18-021
- Dokumentu kodea: D19-005
- Sinadura data: 2019/04/01
Testu legala
Laburpena
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 15. artikuluak eta 63. kontuen hartzekoak arautzen duten atzipen eskubideari esker jakin dezake eta egiaztatu ere bai pertsona interesdunak ea bere datu pertsonalen tratamendua legezkoa den; baina, horretarako, tratamenduaren arduradunak honakoak eman beharko dizkio, besteak beste, interesdunari: egin duen edo dituen tratamenduaren edo tratamenduen helburuari edo helburuei buruzko informazioa; eta tratamenduaren kontzeptuaren baitan (Erregelamenduaren 4. artikulua) sartzen da datuak kontsultatzea edo datuak irispidean jartzeko edo alderatzeko beste edozein forma.
Tratamenduaren arduradunak nahitaez eman behar dio interesdunari bere datu pertsonaletan organizazioaren barruan egin diren atzipen bidegabeen gaineko informazioa, ahalik eta zehatzen adieraziz egin den tratamendua. Horrela, datu pertsonalen titularrak aukera izango du, hala nahi badu, datu pertsonalak babesteko bere oinarrizko eskubidea defendatzeko egoki ikusten dituen lege jarduerak hasteko.