Erroldako datuak lagatzea Aldundiari, azterketa epidemiologiko bat egiteko
Identifikazioa
- Dokumentu mota : DBEB Irizpena
- Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
- Espediente kodea: CN17-024
- Dokumentu kodea: D17-026
- Sinadura data: 2017/10/31
Testu legala
Laburpena
"DBLOren 16.3. artikuluak ez du erabateko gaikuntza ematen, administrazio publikoei biztanleen erroldako datu pertsonalak modu masiboan eta indiskriminatuan lagatzeko. Kontrakoa gertatzen da: proportzionaltasuna eskatzen du, eta eskatzaileari agintzen dio nahitaez arrazoitu eta egiaztatu behar duela eskatzen dituen datuak ezinbestekoak direla lortu nahi den helburu zehatz eta jakina lortzeko, kasuz kasu; eta fitxategiaren arduradunari agintzen dio eskabidea ebatzi aurretik behar bezala ponderatzeko.
Udalerri guzti horietako biztanleen datu pertsonalak komunikatzea azterketa epidemiologiko bat egiteko, datu pertsonalak modu indiskriminatuan lagatzea bezala da, eta hori egitea ez da ondo ezkontzen DBLOren 4. artikuluko datuen kalitatearen printzipioarekin. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokor berriak ere jaso du printzipio hori 5.1 c) artikuluan: datuak minimizatzeko printzipioa."