Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Etxebizitza batzuetako ur kontsumoari buruzko datuak lagatzea

Identifikazioa

  • Dokumentu mota : DBEB Irizpena
  • Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
  • Espediente kodea: CN16-015
  • Dokumentu kodea: D16-025
  • Sinadura data:  2016/04/22

Laburpena

Eusko Jaurlaritzak edateko ura banatzen duen udal sozietate bati ondokoa eskatu dio, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 64. artikuluak dioena betez: ?egiaztagiriak egiteko hainbat etxebizitzatan azken bi urteetan izandako ur kontsumoarekin m3-tan?. Eta sozietateak eskatu du argitzeko ea 3/2015 Legea aintzat hartuta, sozietateak eman egin behar dituen Eusko Jaurlaritzak eskatutako datuak. Kontsultak aipatzen dituen datuak datu pertsonalak direnez, DBLOren menpe daude, eta, beraz, datu lagatze bat planteatzen du, eta halako datu tratamendu bat egin ahal izateko arau orokorra da datuen titularra ados egotea. Baina, adostasuna ez da beharrezkoa legez ezarritako zenbait kasutan, adibidez, lege batek ematen badu datuak lagatzeko baimena. 3/2015 Legearen 64. artikuluak lege gaikuntza ematen du datu horiek lagatzeko eskumena duten administrazioei, etxebizitzen erabilera desegokia frogatzeko. Baina, kontua hartzen bada Konstituzio Auzitegiak eten egin dituela 3/2015 Legearen 64. artikulua eta beste batzuk, gobernuko jarduneko presidenteak sustatutako konstituziokontrakotasun errekurtso baten ondorioz, esan behar dugu etenda segitzen duten bitartean edo artikulu horien konstituziokontrakotasuna ebatzi bitartean ez dagoela halako datuak lagatzea gaitzen duen legerik, ukituen adostasunik ez badago.