Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

[MAG-RAEE] Laburpen-memoria-RAEE

Deskribapena


Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak kudeatzeko baimena duten pertsonek edo erakundeek informazio-memoria bat aurkeztu behar dute urtero, aurreko ekitaldian egindako jarduera jasotzeko.

Memoria horri esker, Administrazioak TEEHen kudeaketari buruzko informazio sistematikoa izango du, eta ingurumen-betebeharrak eta hondakin-mota horretarako ezarritako helburuak betetzen direla egiaztatuko du.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Urteko memoria aurkeztu behar dute TEEHen kudeatzaile baimendu gisa jarduten duten pertsona fisiko edo juridikoek, haien administrazio-baimenarekin bat etorriz, eta betiere hondakin horiek biltzeko, tratatzeko, berrerabiltzeko prestatzeko, birziklatzeko edo balorizatzeko jarduerak egiten badituzte.

Betekizunak

  • Komunikazioa aurkeztea

Erakundeak


Administrazioari komunikazio-egintza


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk