Datu esanguratsuak
- 2021ean, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 30,2 euskalduna da Euskal Herrian: % 36,2 EAEn, % 14,1 Nafarroan eta % 20,1 Iparraldean.
- 2021ean, 5 urte edo gehiagoko biztanleen % 42,5 euskalduna da EAEn (897.800) eta % 14,6 Nafarroan (92.500).
- 2021ean, 16 eta 24 urte bitartekoen % 57,9 euskalduna da Euskal Herrian: % 74,5 EAEn, % 28 Nafarroan eta % 21,5 Iparraldean.
- 2021ean, 30 urtez azpiko gazteen % 79,2 euskalduna da EAEn (409.200) eta % 25,3 Nafarroan (44.500).
- 2021ean, 16 urte edo gehiagoko euskaldunen % 36,2 euskaldun berria da Euskal Herrian: % 36,9 EAEn, % 43,6 Nafarroan eta % 17,4 Iparraldean.
- 2021ean, 5 urte edo gehiagoko euskaldunen % 50,4 euskaldun berria da EAEn (452.100). 30 urtez azpiko euskaldunen % 60,5 da euskaldun berria EAEn (247.700).
- 2021ean, euskaldunen % 45,1ek erraztasun handiagoa du erdaraz egiteko euskaraz egiteko baino Euskal Herrian: % 44,3 EAEn, % 51,6 Nafarroan eta % 46,2 Iparraldean.
- 2021ean, 16 urte edo gehiagoko biztanleriari dagokionez, guraso biak euskaldunak izanik, % 90,6k euskara jaso dute etxean Euskal Herrian. Transmisioa txikiagoa da gurasoetako batek bakarrik dakienean euskaraz: % 46 amak dakienean, eta % 37 aitak dakienean.
- 2021ean, 3 eta 15 urte bitarteko seme-alabei transmititutako hizkuntzari dagokionez, guraso biak euskaldunak izanik, seme-alaben % 94,9k euskara jaso du etxean Euskal Herrian. Euskara guraso bakarrak dakienean, seme-alaben % 66,8k jaso dute euskara etxean (beti erdararekin batera).
- 2021ean, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 17,5ek euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen du Euskal Herrian: % 22,0k EAEn, % 6,8k Nafarroan eta % 7,1ek Iparraldean.
- 2021ean, Euskal Herriko kaleetako elkarrizketen % 12,6 euskaraz dira: % 15,7 EAEn, % 5,9 Nafarroan eta % 4,9 Iparraldean.
- 2021ean, 16 urte edo gehiagoko biztanleen % 21,3k euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen du lankideekin Euskal Herrian: EAEn % 26,8k, Nafarroan % 8,5ek eta Iparraldean % 7,9k.
- 2021ean, 16 urte edo gehiagoko biztanleen % 18,3k euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen du lagunekin Euskal Herrian: EAEn % 22,3k, Nafarroan % 8,2k eta Iparraldean % 12,1ek.
- 2019an, D ereduko ikasleen artean, Lehen Hezkuntzan DBHn baino nabarmen gehiago dira jolaslekuan beti euskara erabiltzen dutenak: % 22,7 versus % 13 EAEn, eta % 22,9 versus % 14 Nafarroan.
- 2023/2024 ikasturtean, unibertsitatekoak ez diren ikasleen % 71k D ereduan ikasten du EAEn; Nafarroan, % 23,5ek; eta Iparraldean, euskarazko murgiltze-ereduan, % 8,1ek. Era berean, EAEko ikasleen % 16,4k B ereduan ikasten du eta Iparraldeko % 21,4k, eredu elebidunean.
- 2022/2023 ikasturtean, unibertsitateko graduetan irakasgai batean edo gehiagotan euskaraz matrikulatu diren ikasleak % 54,3 dira Euskal Herriko Unibertsitatean, % 68,6 Mondragon Unibertsitatean, % 35,3 Deustuko Unibertsitatean eta % 11,5 Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
- 2023/2024 ikasturtean, Euskal Herrian 41.080 heldu matrikulatu dira euskara ikasteko: 34.208 EAEn, 4.842 Nafarroan eta 2.030 Iparraldean.
- 2021ean, 16 urte edo gehiagoko herritarren % 15,6k euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen du sare sozialetan Euskal Herrian: EAEn % 19,5ek, Nafarroan % 6,2k eta Iparraldean % 5,6k.
- 2024an, mundu mailako Wikipedien artean euskarazkoa 17. postuan dago. Sailkapenak neurtzen duena da funtsezko 10.000 artikuluen artetik zenbat dituen osatuta hizkuntza bakoitzean.

