Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Gehitu kalitate-plus bat zure enpresan, atxiki zaitez arbitrajera

Enpresa bat duzunean, bezeroei kalitatezko produktuak eta arreta-zerbitzu bat eskaintzea interesatzen zaizu, enpresaren konfiantza indartzeko eta pertsona horrek –pertsona bera zure saltokira berriz bertaratzeaz gain– saltokiaz modu positiboan hitz egin dezan eta beste pertsona batzuei gomendatu diezaien.

Salmentak ongi badoaz eta bezeroak pozik badaude, dena ongi doa. Baina beti sortu daitezke arazoak eta ziur gustatuko litzaizukeela zure produktuak edo zerbitzuak erosteko zure enpresan konfiantza izan dutenekin konprometitzea, eta haiei soluziorik egokiena ematea. Adiskidetasunezko bidetik edo erreklamazio-orrien bidez akordiorik lortzen ez denean enpresen eta kontsumitzaileen artean gertatu daitezkeen gatazkak bideratzeko tresna dugu kontsumoko arbitraje-sistema. Prozedura bizkorra da, 90 eguneko gehieneko epean bideratzen baita, auzibidera zertan jo gabe.

Ezin du errazagoa izan. Zure eskura duzu doakoa (ez duzu atxikimenduarengatik ezer ordaintzen, ezta zerbitzuak erabiltzeagatik ere) boluntarioa (bi alderdiak libreki atxikitzen dira sistemara) eta inpartziala (esku hartzen duten arbitraje-organoek independentziaz eta inpartzialtasunez jokatzen dute) den sistema bat. 

Hauek dira atxikitzen bazara lortuko dituzun abantailak:

  • Auzi luze eta garestiak saihestea.
  • Zure produktu eta zerbitzuei kalitatezko elementu osagarri bat gehitzea.
  • Berme-plus bat eskaintzen diezu kontsumitzaileei beren erosketetan.
  • Bezeroen konfiantza areagotzen duzu.
  • Izen ona irabazten duzu eta enpresaren lehiakortasuna areagotzen duzu.
  • Atxikitako enpresen erroldan agertuko zara eta enpresa erraz identifikatuko dute Kontsumobideren webgunearen
  • Arbitraje-zerbitzua txertatu dezakezu zure publizitatean.
  • Zure atxikimendua egiaztatzen duen bereizgarri ofiziala (arbitraje-logodun pegatina laranja) erakutsiko duzu.

Enpresek, merkataritza-establezimenduek eta pertsona profesionalek kontsumoko arbitraje-sistemarako beren atxikimendua eskatu dezakete atxikitzeko konpromiso-inprimakia betez. Enpresa atxikitzen denean, bereizgarri ofiziala jasoko duzu, eta balio gehitu bat da hori bermeari eta kalitateari dagokionez.

15.000 enpresak baino gehiagok dute konfiantza kontsumoko arbitraje-sisteman. Zeren zain zaude elkartzeko?