Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Gardena gardentasunerako eta datuak bistaratzeko ataria, administrazio publikoen eraldaketa digitalerako @asLAN sarien finalista

Gardena

egilea: Pegip 2020, 

Aslan irabazi asmorik gabeko elkarteak, estatuko berrikuntza teknologikoaren sustapenean erreferentea denak, berriki iragarri du Gardena-Eusko Jaurlaritzaren datuak bistaratzeko atari berria @asLAN 2020 sarietako finalista dela.

Aslanek urtero ematen ditu Sari hauek, Administrazio Publikoen Eraldaketa Digitalaren arloan arrakastatsuak diren kasuak identifikatu, saritu eta zabaltzeko helburu nagusiarekin. 

Martxoaren 4ra arte, "Gardena: gardentasuna bultzatzea datuak bistaratuz" proiektua bozkatu ahal izango da AsLANen webgunean. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, eta herritarrei Euskal Administrazio Publikoaren informazio guztia modu errazagoan, intuitiboagoan eta, batez ere, irisgarriagoan eskaintzen die, edozein lekutatik, edozein ordutan eta edozein gailutatik.

Gardena Onda eta Viladecans-eko udalekin lehiatzen da "Herritarrentzako datu irekiak" kategorian. Bozketetan parte hartzeko eta proiektu irabazlea aukeratzeko, Aslanen webgunean izena emanda egon behar da 2020ko urtarrilaren 1a baino lehen.

Bozketak itxi ostean, martxoaren 10ean emango dituzte sariak, Madrilen, Administrazio Publikoei eta CIOei sektore pribatuan @asLAN sariak emateko galan.

Bozketetan parte hartzera animatzen zaitugu hemen:

https://aslan.es/v18/xii-convocatoria-premios-transformacion-digital-aapp/candidaturas/

Gardena berria: gardentasuna grafikoetan

Gardena berria 2019ko abenduan atera zen argitara, gobernu-ekintzaren gardentasunarekin lotutako informazio publikoaren erabilgarritasun eta irisgarritasun faltari aurre egiteko helburuarekin.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak Gardena berritzea erabaki du (https://www.gardena.euskadi.eus), eta hainbat iturritako datuetatik (Open Data Euskadi, Gardena, Irekia eta Euskadi.net-eko beste iturri batzuetatik) gardentasunarekin lotutako bistaratze guztiak biltzea, datu eskuragarriena, kontsumigarriena eta herritarrentzat ulergarriena eginez. Batetik, Gardenak lehendik zeuden bistaratzeetarako sarbidea zentralizatzen du, eta, bestetik, 50 bistaratze berri baino gehiago sortzen dira, gardentasun-adierazleekin lotuta. 

Informazio gehiago post honetan.