Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Bideoa: zer da OGP eta zergatik parte hartzen du Euskadik aliantza honetan?

Ogp bideoa

egilea: Pegip 2020, 

Euskadik OGP Gobernu Irekirako Aliantzan duen partaidetza zabaltze aldera, hainbat bideo egin dira. Horiek guztiak www.ogp.euskadi.eus webgunean daude ikusgai.

Jarraian, lehenengoa partekatzen dugu. BertanOGPa zer den  azaltzen da, eta zer den Euskadirentzat, tokiko programaren barruan, Aliantza horretan parte hartzeko hautatua izan izana. Mundu osoko 20 eskualde-gobernuk osatzen dute.

OGP Euskaditik 8 erakundek, Eusko Jaurlaritzak, 3 foru-aldundiek eta 3 euskal hiriburuetako udalek, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin batera, lankidetzan jarraitzen dute gure gobernuak herritarrei irekitzeko. Lan hori OGP Euskadi 2018-2020 Ekintza Planak dituen bost konpromisoetako bakoitzerako prestatutako taldeen bidez egiten da:

  1. Kontuak ematea agintaldiko planen bidez
  2. Open Data Euskadi eta Linked Open Data
  3. Herritarren parte-hartzearen Ilab-a Euskadin
  4. Open eskola: herritarrentzat irekitako eskola 
  5. Integritatearen euskal sistema

Datozen asteetan konpromiso horietako bakoitzak egindako bideoak partekatuko ditugu, eta horiek ere OGP Euskadiren webgunean egongo dira.