Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

2020ko Euskadiko datu irekien lehiaketetarako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik

Open Data Sariak 2020

egilea: Pegip 2020, 

Azaroaren 19 arte zabalik egongo da Euskadiko datu irekien lehiaketetan izena emateko epea. Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalen laguntzarekin antolatzen duen sarien hirugarren edizioa da.

Blog honetan bertan jaso genuen bezala, Gobernu Kontseiluak "Open data" sarien deialdi berri bat onartu zuen uztailaren 28an. Open data kultura eta Euskadiko datu publiko irekien berrerabiltzea bultzatzea da helburua. Sari horietan, ideien lehiaketa eta datu irekietatik sortutako aplikazioen lehiaketa sartzen dira.

“Open data” sarien bitartez Gobernuak ezagutzera eman nahi du euskal administrazio publikoen datu irekien katalogoak badaudela, horien ahalmena, datu irekien berrerabilera eta horien ondoriozko zerbitzuen sorrera sustatu nahi du eta irekitzeko ahalegin gehiago egiteko kontsumitzaileek gehien eskatzen dituzten datuak zehaztu nahi ditu. Hala, aberastasun eta balio soziala sortzeko datuak berrerabili eta kontsumituko dituen pertsona-kolektiboa sortzen lagunduko da.

Guztira 26.000 euro banatuko dira bi lehiaketen artean:

1. Ideia lehiaketa

Euskal administrazioen katalogo publiko nagusietako datu irekietatik eratorritako produktuak edo zerbitzuak sortzeko idei originalak proposatzean datza.

2. Aplikazio lehiaketa

Lehiaketa hau zerbitzu, ikerketa, web-aplikazio edo gailu mugikorrentzako aplikazio bat sortzean datza, deialdi honen oinarrietan zehaztutako datu-katalogoetako datu-multzoren bat erabiltzea beharrezkoa izanik.

Bi lehiaketetara aurkezteko epea azaroaren 19an amaituko da.

Deialdi honi buruzko informazio guztia Open Data Euskadiren webgunean aurki daiteke.

Animatu eta parte hartu!