Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Politika publikoak ebaluatzeko estrategia eta planteamendua, PEGIP 2020 planean

egilea: Mónica Soto del Río, 

Beste post batean aurreratu genuen moduan, Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoko (PEGIP 2020) 2.3 proiektuaren (Esku-hartze publikoak ebaluatzeko sistema ezartzea)  zeregina Eusko Jaurlaritzako esku-hartze publikoen ebaluazioa instituzionalizatzea da; horretarako, sistema korporatibo eta zeharkakoa ezarriko da, ikuspuntu kolaboratiboa duten esku-hartze publikoak modu sistematiko eta aldizkakoan ebaluatzeko.

Hauek dira proiektuaren helburu estrategikoak:

  • Ebaluaziorako behar diren baldintzak eta oinarriak sortzea, ebaluazioa ohiko jarduera gisa txertatzeko esku-hartze publikoen programazio, plangintza eta ezarpen zikloan.
  • Baliabide publikoen kudeaketaren arloko arauen (arauen inpaktuaren ebaluazioa) eta esku-hartze publikoen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzea, herritarrentzat eta komunitatearentzat balio publikoa sortzeko; hau da: herritarren beharrizanei eta eskaerei eraginkortasunez eta modu onuragarrian erantzuteko.
  • Arduradun politikoen eta administrazio publikoko profesionalen kudeaketa-gaitasunak
  • Esku-hartze publikoen kudeaketan parte-hartzea txertatzeko aukera sustatzea.

Azpiproiektu bakoitzaren helburu operatiboak eta jarduera zehatzak jarduera-ildo hauetan zehazten dira:

  • Ebaluazioaren kultura.
  • Ebaluaziorako baldintzak.
  • Ebaluazioaren jarduna: esku-hartze publikoak ebaluatzea, plangintza estrategikoaren eta aurrekontuaren eremuetan.
  • Gardentasuna eta parte-hartzea

Hauxe da planteatutako estrategia: zeharkako plangintzarako eta ebaluaziorako gutxieneko kultura osatzeko eta instituzionalizatzeko aukera emango duten sistemaren funtsezko elementuak zeharkako ikuspuntu integralez finkatzea, Gobernuaren ekintzaren eta politika publikoen kudeaketaren parte bereizezin gisa. Modu horretan, metodologietarako eta adierazleetarako esparru zehatzak eraikiko dira, politika publikoen eta ekintza-esparru zehatzen arloan ari diren sail eta organismoetan.

Denborazko helburu bi planifikatu dira:

  • Berehala egitekoak diren ekintzak, PEGIP 2020 planaren xede izango direnak.
  • Epe luzeagoko ekintzak, arlo askori buruzkoak, aurretiazko gutxieneko zenbait baliabide behar dituztenak eta, era berean, antolakuntza eta egitura arloko neurriak behar dituztenak.

Ondorengo koadroan, PEGIP 2020 planeko azpiproiektu edo lan-ildo bakoitzeko berehalako ekintza zehatzak eta helburu operatiboak daude jasota:


  

Hauek dira epe luzeagoko ekintzak eta helburu operatiboak: