Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

PEGIP 2020 planeko plangintza estrategiko adimendunaren irismena

Plangintza estrategiko adimenduna

egilea: Mónica Soto del Río, 

PEGIP 2020 planeko 2. ardatzaren (“Plangintza estrategiko adimenduna”) helburu estrategiko bakoitzerako berariazko proiektuak prestatu dira:

  • 2020-2025 aldirako plangintza estrategikoa; helburua da plangintza estrategikoa garatzen aurrera egitea, herriaren erronkak modu sistematikoan jorratu daitezen, horiek modu eraginkor eta efizientean landu ahal izateko beharrezko aktiboak txertatuta.
  • Emaitzetara bideratuta dauden aurrekontu estrategikoak, baliabide ekonomikoak plangintza estrategikoarekin eraginkortasunez bateratzeko.
  • Esku-hartze publikoak ebaluatzeko sistema ezartzea; hau da, EAEko Administrazio Orokorrean eta bere Administrazio Instituzionalean egiten diren esku-hartze publikoak era sistematikoan, aldian behin ebaluatzeko zeharkako sistema korporatiboa ezartzea.

Proiektu bakoitzak bere irismena eta bere helburuak dauzka:

2.1 2020-2025 aldirako plangintza estrategikoa

Helburu orokorrak

  • Antolamenduaren, egituraren eta prozeduren arloetan neurri egokiak ezartzea plangintza estrategiko adimenduna epe luzera mantendu ahal izateko, herritarrek parte hartzen dutela eta erakundeek beren artean eta erakunde barruan lankidetzan dihardutela.
  • Prozedura eta protokolo egokiak ezartzea kudeaketa helburuen arabera egiteko eta plangintza emaitzetara eta eraginetara bideratzeko.
  • Eusko Jaurlaritzaren plan estrategikoak hobetzea, bai edukia, bai izapideak egiteko plataforma elektronikoan egin daitezkeen izapideen prozedura, lan-fluxuak eta ardurak zehaztuz.
  • Plangintza errazten duten ereduak eta tresnak prestatzea.

Helburu operatiboak

  • Herrialde-erronken gaineko azterketa eta diagnostiko bateratua egitea herritarren laguntzarekin eta parte-hartzearekin.
  • Erronka horiei eta, azken batean, herritarren beharrizanei aurre egiteko behar diren gobernu-planak eta jarduera esanguratsuak zehaztea 2020-2025 aldirako.
  • Eusko Jaurlaritzaren eta haren administrazio instituzionalaren 2020-2025 aldirako plangintza estrategikoa egiteko orientazio orokorrak ezartzea.
  • Plan estrategikoak lantzeko, izapidetzeko eta onartzeko prozedura berrikustea eta hobetzea, errazagoa eta arinagoa egiteko, herritarrek parte hartzeko eta erakundeen barruko eta erakunde arteko lankidetza sustatzeko, Euskadiko Administrazio Orokorreko izapide elektronikorako plataforman eta Tokiko Politika Publikoen Kontseilu Publikoak parte hartuz.

2.2 Emaitzetara bideratuta dauden aurrekontu estrategikoak

Helburu orokorrak

  • Emaitzetara eta herritarren beharrizanetan eragitera bideratutako urte anitzeko aurrekontu estrategikoak ezartzea, herriaren erronkak modu sistematikoan jorratzeko behar diren aktiboak eta baliabide ekonomikoak plangintza estrategikoan modu eraginkorrean eta efizientean txertatu eta bateratu ahal izateko.
  • Antolamenduaren, egituraren eta prozeduren arloetan neurri egokiak ezartzea epe luzera mantendu ahal izateko emaitzetara eta eraginetara bideratutako aurrekontuen plangintza eta helburuen araberako kudeaketa.
  • Aurrekontuen eta ekonomiaren plangintza plangintza estrategikoaren lotzea

Helburu operatiboak

  • Jaurlaritzaren jardunaren ekonomia eta finantzen esparrua prestatzea.
  • Politika publikoen estrategiari eta garapenari buruzko dokumentua.
  • Aurrekontuak egiteko, izapidetzeko eta onartzeko prozedura berrikustea eta hobetzea, horiek hobetzeko, arintzeko eta plangintza estrategikoan txertatzeko.

2.3 Esku-hartze publikoak ebaluatzeko sistema ezartzea

Helburu orokorrak

  • Zeharkako sistema korporatiboa ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde-administrazioan esku-hartze publikoak sistematikoki eta aldian behin ebaluatzeko, lankidetzaren ikuspegitik, gardentasunerako, kontuak emateko eta etengabeko hobekuntzarako tresna gisa, eta arau eta metodologia esparru komunari heltzen dion ebaluazio-prozedurak arautuak ezartzea, Eusko Jaurlaritzaren jarduna bat etorri dadin gizartearen beharrizanekin, politika publikoen eraginkortasuna eta herritarrek horien aurrean daukaten gogobetetasun-maila zehaztuz. Hona helburu estrategikoak.
  • Ebaluazioa politika publikoen programazioaren, plangintzaren eta ezarpenaren zikloan ohiko jarduera gisa txertatzeko behar diren oinarriak eta ebaluazio-giroa sortzea.
  • Baliabide publikoen kudeaketaren arloko arauen (arauen inpaktuaren ebaluazioa) eta politika publikoen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzea, herritarrentzat eta komunitatearentzat balio publikoa sortzeko, hau da, herritarren beharrizanei eta eskaerei eraginkortasunarekin eta onurarekin erantzuteko.
  • Arduradun politikoen eta administrazio publikoko profesionalen kudeatzeko gaitasunak hobetzea.
  • Politika publikoen kudeaketan parte-hartzea txertatzea sustatzea.

Helburu operatiboak

  • Antolamenduaren, egituraren eta prozeduren arloetan neurri egokiak ezartzea politika publikoen ebaluaziorako lan-lerroak epe luzera mantendu ahal izateko.
  • Helburuen araberako kudeaketarako, plangintza hobetzeko eta ebaluaziorako behar diren prozedurak eta protokoloak ezartzea izapidetze elektronikoen plataforma komunean, lan-fluxuak eta ardurak zehaztuta.
  • Eusko Jaurlaritzaren plan estrategikoen ebaluazioa gauzatzea eta hobetzea, bai ebaluazioaren edukiari dagokionez, bai haien prozedurari dagokienez, eta ebaluazioa plangintza estrategikoan txertatzea aurrekontuen eta ekonomiaren plangintzarekin .
  • Politika publikoen ebaluazioaren arloko ezagutzaren kudeaketa partekatua ezartzea, eta politika publikoen ebaluazioan diharduten pertsonen lankidetzarako sareak sortzea, denek elkarren ezagutzen, esperientzien eta proiektuen berri eduki ditzaten.
  • Ebaluazioaren kultura sustatzea: erakundea kontzientziatzeko eta engaiatzeko sentsibilizaziorako eta prestakuntzarako ekintzak bultzatzea, arduradun politiko eta profesional publikoentzat.
  • Kudeaketa publikorako gaitasunak hobetzea: politika publikoak ebaluatzeko taldeak trebatzea zeharkako autoikaskuntza eta prestakuntza egonkorreko prozesuen bidez.
  • Ebaluazioen berri ematea, bai barnean, bai kanpoan, erabilgarri dauden kanalen bidez, batez ere Internet bidez.

Proiektu hauen bidez politika publikoen plangintza eta ebaluazioa bultzatu nahi dira, aurreko legealdietan hainbat ahalegin egin ondoren (ikus post hau: Zein da Eusko Jaurlaritzaren politika publikoen ebaluazioaren abiaburua?).