Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Nola egituratu dugun OGP Euskadiren 2. Konpromisoa: Open data Euskadi eta Linked open data

egilea: Pegip 2020, 

Iazko irailean abiarazi zen OGP Euskadiren 2. konpromisoari buruzko taldea, horren inplementazioan laguntzeko eta konpromiso horren inguruan egindako aurrerapausoen jarraipena egiteko.

Open Data Euskadi eta Linked open data deritzon konpromiso honen bitartez, erantzuna eman nahi zaio herritarrek administrazio publikoen esku dauden informazioa lortzeko duten premiari: ikertzeko, gure gizartearen errealitatea ezagutzeko, aberastasuna, kultura edo ezagutza sortzeko, etab.

Hala ere, gardentasun atarietan eta beste hainbat lekutan dagoen informazioa ez da erabiltzen. Batzuetan, sakabanatuta dagoelako, eta beste batzuetan, informazio hori ez delako publikoa edo agiri bakarrean jasotzeko konplexua edo zaila delako. Datu publikoen irekiera, zailtasun guztien gainetik, administrazioaren ikuspegitik abiatuta egiten ari da, eta honek irekitzeko erraztasunari erreparatzen dio nagusiki, herritarren interesak edo eskariak benetan ezagutu eta aintzat hartu gabe.

Beraz, arazo honi aurre egiteko nahitaezkoa da administrazioek (datuak dituztenek) eta herritarrek (datuak eskatzen dituztenek) lankidetzan jardutea, eta horrek, OGP Euskadi - Gobernu Irekirako Aliantzaren kasuan, 2. konpromisoa -Open Data eta Linked Open Data- lantzeko lantaldearen sorrera eragin du, baita herritarren informazio-eskaeren analisia ere, eta honetarako erabili duten metodologiak informazioa lortzeko hainbat tresna hartu ditu oinarritzat (datu irekiei buruzko nazioarteko erreferenteen analisia, Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzako kideek atari irekien analisia edota Euskadin dauden datu irekien eskaerei buruzko zeharkako iturrien ebaluazioa, hala nola, sarbide-eskubideei buruzko eskaerak, datu irekietan oinarrituta garatu diren aplikazioak, iritziei buruzko barometroak, herritarrentzako arreta bulegoetan egindako eskaerak, eta herritarrei nahiz gizarte zibilari zuzendutako inkesta espezifikoak).

Konpromiso hau lantzeko taldeari dagokionez, iazko azarotik aurtengo martxoaren amaierara bitartean, lau bilera antolatu ditu dagoen informazioa aztertzeko eta lan teknikoaren bitartez jasotako ekarpenak biltzeko, erabili beharreko datu-multzoak zehaztuz eta taldea osatzen duten pertsonen ideiak eztabaidatuz. Bilera horien edukiari buruzko informazioa esteka (leiho berri batean irekitzen da) honetan eskura daiteke

Gainera, konpromiso hau egituratzeko garantzi handikoa izan da datuak bilatzeko egindako prospektiba lana, eta zeregin honetan, ondo kontuan hartu dira herritarrei nahiz gizarte zibilari zuzendutako inkestak, konpromisoari buruzko taldean parte hartzen duten administrazioen datu irekien argitalpenaren heldutasuna neurtzeko diagnostikoa, datu irekiei buruzko nazioarteko erreferentzien kontsolidazioa eta zerbitzu berrien sorreraren mesedeko gobernantza ereduaren garapena. Prozesu hau guztia zehatz-mehatz jaso da, horretarako kontratatu den enpresak landutako agiri honetan (leiho berri batean irekitzen da).

OGP Euskadiren webgunean jasotakoaren arabera, hauxe da amaierako helburua: “Berrerabiltzaileek (unibertsitateko ikertzaileak barne) Euskadin eta herritarrek eskatutako datuen multzoak identifikatzea eta euskal administrazioek datu horiek normalizatu eta elkarrekin lotzea eta, horretarako, bistaratzeak eta erakunde arteko zerbitzu berriak garatzea.”

Harez geroztik osatutako lan-prozesuaren emaitzarik ukigarriena, herritarrek luze gabe erabiltzeko moduan izango dituzten datu irekien arloko beste 5 zerbitzuren identifikazioa izan da. Bost zerbitzu hauek hautatzerakoan hainbat arrazoi hartu dira kontuan:

  • Ezagutzera emateko moduan daude
  • Datuek heldutasun maila egokia dute
  • Herritarren eskari esplizitua dago
  • Normalizatuta daude argitara emateko eta horien erabilpena sustatzeko

Arrazoi horietan oinarrituta, eta taldearen lanak eta azterketak nahiz lehenesteko irizpide objektiboen aplikazioa abiapuntutzat hartuta, honako hauek aukeratu dira:

  1. Ingurumen kalitatearen zerbitzua: Hondakinen kudeaketa, airearen kalitatea, uraren kalitatea eta kutsadura akustikoa.
  2. Ekitaldien agenda partekatuaren zerbitzua: Udal agenda, kultur ekitaldien agenda eta administrazioko ekitaldien agenda.
  3. Kirolaren eta bizimodu osasungarriaren zerbitzua: kirol ekipamenduei eta parke eta lorategiei buruzko datuak.
  4. Mugikortasun iraunkorraren zerbitzua: Trafikoa, aparkaleku publikoak (kokapena eta okupazioa) eta bizikleta publikoak eta bizikleta-erreiak.
  5. Kontuak emateko zerbitzua: Aurrekontuak eta gastuak, hitzarmenak eta dirulaguntzak.

Zerbitzu hauek, hiru fasetan egindako lan-prozesuaren emaitza dira:

  1. fasea - Testuinguruari buruzko informazioa biltzea: hainbat iturritako informazioa jaso da, administrazioek informazio-eskaerei buruz edo informaziorako sarbideari buruz dituzten datuetatik gizarte zibilari eta herritarrei egindako bi inkesten emaitzetaraino. Euskobarometroko datuak eta datu irekietan oinarritutako aplikazioetako datuak ere bildu dira.
  1. fasea – Parte-hartze bidezko lan-bilerak: parte-hartze bidezko saioak egin dira administrazio publikoen, herritarren eta gizarte zibilaren eragileekin datu irekiei buruz eztabaidatzeko, eta hautatu beharreko zerbitzuak zirriborratzen lagundu duten proposamenak bildu dira.
  1. fasea – Datu zerbitzuen identifikazioa: Lehengo fasean bildutako informazioaren eta lan-saioen bitartez, sortu beharreko zerbitzuak zehaztu dira, baita inplikatutako administrazioen parte-hartzea ere.

OGP Euskadiren webgunean jaso da aukeratutako 5 zerbitzuak zehazteko egin den prozesu osoaren jarraipena, eta modu bisualago eta laburragoan ikus daiteke ondoko infografia honetan:   

Hurrengo pausoak

Joan den astean amaitu zen hurrengo fasea gauzatu eta koordinatzeaz arduratuko den bulego teknikoko zerbitzuaren kontratazio-prozesurako eskaintzak aurkezteko epea, eta horren barruan, datuak ireki eta homogeneizatu beharko dira jendaurrean modu irisgarrian zabaldu ahal izateko.

Datorren urteko udarako zerbitzu berri horiek modu eraginkorrean (aplikazio edo bilatzaile bezala edo grafikoetan islatuta) abian jartzea da helburu nagusia.

Informazio gehiago OGPEuskadiren webgunean (leiho berri batean irekitzen da).