Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Ze iritzi daukazu Elkarlan sariei buruz? Lagundu iezaguzu hobetzen.

egilea: Javier Bikandi - Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaria., 

Balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako Elkarlan sarien hiru deialdi argitaratu eta gero (2015, 2016 eta 2017an), sarien edukiei eta eraginari buruzko ebaluazio-prozezua egitea ona litzatekela pentsatu dugu.

Espero dugu ondorioek sarien sortzean ezarritako helburua betetzeko deialdia hobetzen lagunduko digutela. Alegia, gizarteak sentitzen dituen premiak asetzerakoan herritarren ekimenek sortzen duten balio publikoa aitortzen lagunduko digula, halaxe agindu baikenuen Demokraziaren eta Herritarren Parte-hartzearen Liburu Zurian.

Horrexegatik, zure laguntza eskatu nahi dizugu gaur egungo Elkarlan sarien deialdiaren gogobetetasun maila ebaluatzeko eta hobetzeko ekarpenak jasotzeko. 2017ko deialdia hemen irakur dezakezu.

Mesedez, bete ezazu inkesta hau, eta aukeratu itzazu Elkarlan sarien deialdiari buruzko atal bakoitzean zure iritzia ondoen islatzen dituzten aukera guztiak, eta erabili itzazu erantzun irekietarako espazioak zure iritzia argitzeko eta proposamenak egiteko. Betetzeko epea 2018ko otsailaren 9an bukatuko da.

Eskerrik asko zure laguntzagatik.