Eusko Jaurlaritzaren grafikoak erakutsiko dituen webgunea sortzeko kontratazioa
egilea: Open Data Euskadi,
Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak (EJIE) 2018ko otsailaren 20rarte ireki du eskaintzak aurkezteko epea honako kontratu honetan: Eusko Jaurlaritzaren datuak bistaratzeko web atari bat sortzeko zerbitzuak.
Kontratuaren xedea Open Data Euskadiko eta Eusko Jaurlaritzaren beste iturri batzuetako datuetatik sortutako bistaratzeak edo grafikoak elkartzen dituen webgunea sortzea da, informazioa herritarrari irisgarria, kontsumitzeko erraza eta ulergarria egiteko asmoz.
Proiektu honetan honako helburu nagusi hauei erantzuna eman nahi diegu:
- I. Helburua - Gaur egungo egoera aztertzea: Euskadi.eus-eko gardentasun iturriak aztertu (Gardena, Open Data Euskadi, Irekia, Kontratazioa, Geoeuskadi, Eustat, Legegunea, etab.) eta gaur egun publikatuta dauden bistaratzeak zerrendatu.
- II. Helburua - Estrategia definitzea: Euskadi.eus-en datuak bistaratzearen inguruko estrategia zehaztu (estrategia, informazioaren arkitektura eta bistaratzeko informazioaren / datuen identifikazioa, diseinu grafikoa, etab.), datuak bistaratzeko teknologia aukera eta antolakuntza eta kudeaketa eredua zehaztu.
- III. Helburua - Datuak bistaratzeko web ataria eraikitzea.
Kontratazio prozesuaren datarik aipagarrienak honako hauek dira:
- Eskaintzak aurkezteko epearen amaiera: 2018/02/20.
- Zabaltze ekonomikoa: 2018/03/02, eguerdiko 12etan.
Interesatuta dagoen edozein enpresa baldin bazara, animatu lehiaketan parte hartzera!