Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Eskueran dugu jada Euskadiko Administrazio Orokorreko kide anitzeko organoen inbentarioa

Eskueran dugu jada Euskadiko Administrazio Orokorreko kide anitzeko organoen inbentarioa

egilea: Mónica Soto del Río, 

Beste artikulu batean aurkeztu genizkizunen PEGIP 2020 delakoaren “Euskadiko Administrazio Orokorreko eta haren Administrazio Instituzionaleko kide anitzeko organoen ebaluazioa eta hobekuntza” proiektua, eta horri buruzko mugarri garrantzizko batzuk erakusteko moduan gaude jadanik.

Proiektua abiarazteko, hauei aurkeztu zitzaien: Gobernantza, Gardentasun eta Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Batzordeari, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluari eta Administrazio Publikoen Batzordeari. Ondoren, kide anitzeko organoen inbentario, analisi eta kontrasterako fasea burutu da, sail, erakunde autonomo eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoekin.

Hauek egin dira fase horretan, laburbilduta:

  • Proiektuaren elkarlanerako eta jakintzaren kudeaketa partekaturako gunearen eraiki.
  • Proiektuaren Lankidetza-talde Teknikoa (LTT) eratu, sail, erakunde eta ente guztien partaidetzarekin.
  • Aurretik zegoen informazioa eta dokumentazioa bildu. Informazio-dokumentazio hori erkatu, eguneratu eta balidatu (LTTk).
  • Kide anitzeko organoei eta haien kideei buruzko informazioa erkatu foru-diputazioekin eta EUDELekin, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluko Administrazio Publikoen Batzorde Sektorialaren barruan.

Fase honen emaitza izan da kide anitzeko organoen inbentario zehatza, eta organo horietako bakoitzari buruzko informazioa jasotzeko eredu-fitxa bat, bai eta organo horien kideen alta ere.

Gainera, oinarriak ezarri dira Eusko Jaurlaritzan kide anitzeko organoak kudeatzeko sistema bat sendotzeko, efikaza, efizientea, segurua eta homogeneoa, organo horietan idazkaritzan dihardutenen bitartez. Hauek ahalbidetuko ditu sistema horrek:

  • Kide anitzeko organoen informazio historikoa mantentzea.
  • Organoen eta haien kideen altak, bajak eta eguneratzeak kudeatzea.
  • Periodikoki ebaluatzea organoen funtzionamendua eta jarduera, helburuen betetze-maila eta ea baliorik eransten dioten politika publikoen diseinu, gauzatze eta ebaluazio parte-hartzaileari.

Informazio hau jasotzen du sistemak kide anitzeko organoetako kide bakoitzarentzat:

  • Izen-abizenak
  • Sexua
  • Zer kide anitzeko organotako kide den
  • Kidetza-mota: titularra ala ordezkoa
  • Kide anitzeko organoan duen kargua
  • Zer antolakunde ordezkatzen duen, bai eta antolakunde-mota ere
  • Postu eta maila administratiboa, hala dagokionean
  • Harremanetarako datuak (baimendu eta gero)

 

 

Hurrengo artikulu batzuetan jasoko ditugu azterketa interesgarri batzuk, datu hauek ustiatuta: kide anitzeko organoen ebaluazio- eta diagnostiko-fasearen aurretik eta behin-behinekoz eskuratutakoak.