Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Bilboko jardunaldia - Helduak Zabaltzen

Bilboko jardunaldia

Euskadiko Adinekoen Gizarte Zentroen eraldaketarantz aurrera eginez

Hiru jardunaldietako bigarrena irailaren 24an izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Jardunaldian, dagoeneko eraldaketa-prozesuetan murgilduta dauden Gizarte Zentroen partaidetza izango dugu. Eibar, Erandio, Vitoria-Gasteiz, Arratzu, Kanpezu eta Ispasterreko esperientzia zehatzak partekatuko ditugu, bide kolektibo honen barruan hiri-inguruneko errealitateak zein landa eremukoak  irudikatzen dituztenak.

EGITARAUA

09:30 - 10:00 Harrera eta izen-ematea
10:00 - 10:30 Hasiera ekitaldia
10:30 - 11:30 Hiri-inguruneko esperientzien mahaia
11:30 - 12:00 Atsedenaldia – kafea
12:00 - 13:00 Landa-inguruneko esperientzien mahaia
13:00 - 13:20 Eraldaketarako tresnen aurkezpena
13:20 - 13:30 Hurrengo pausoak eta amaiera

IZEN-EMATEA

Irailaren 24an Bilbon egingo den lehen jardunaldian izena emateko, bete hemen klik eginez aurkituko duzun formularioa (leiho berri batean irekitzen da).

Edo gurekin harremanetan jarriz egin dezakezu, gure telefonoaren/Whatsapp-aren bidez (629 852 492) edo helbide elektroniko honen bidez: helduakzabaltzen@euskadi.eus

Izena emateko epea irailaren 21era arte edo lekua bete arte da. 

Eskerrik asko Euskadiko Gizarte Zentroen eraldaketan izan duzun interesagatik eta parte hartzeagatik.

IRUDI GALERIA