Lehendakaritza

Bidaiak eta turismoa

  • Pertsonen kontrolak:
    • EBra eta Schengen eremura bidaiatzen duten Erresuma Batuko herritarrak hirugarren herrialdeetako herritar gisa tratatuko dira, eta ikuskapenak egingo zaizkie Schengen eremuko mugan. Horrek esan nahi du EBko Estatu kideen lurraldean egonaldiak ezin izango direla 90 egunetik gorakoak izan 180 eguneko epean, eta Erresuma Batuko herritarrek hirugarren herrialdeetatik datozen pertsonentzat ezarritako baldintzak bete beharko dituztela
    • Euskal herritarrek Erresuma Batura bidaiatzen jarraitu ahal izango dute oporretan edo egonaldi laburretarako. 2021eko urriaren 1era arte, Erresuma Batuan sartu ahal izateko, pertsonak EBko edozein Estatu kidetako edo Schengen eremuko nortasun-agiri nazional edo pasaporte baliodun bat aurkeztu beharko du, egonaldi osoan baliozkoa izango dena. Data horretatik aurrera, EBko edozein Estatu kidetako edo Schengen eremuko pasaporte baliodun batekin bakarrik sartu ahal izango da herritarra. EU Settlement Scheme-k aitortutako egoitza-baimenak dituzten pertsonek eta beste baimen espezifiko batzuk dituztenek - hala nola, mugaz gaindiko langilearen baimena - nortasun-agiri nazionala erabili ahal izango dute, gutxienez, 2025.12.31ra arte.

  • Bisatuen arloko betekizunak:
    • Erresuma Batuko herritarrek ez dute bisa bat eduki beharrik izango EBko kanpoko mugak zeharkatzean iraupen laburreko egonaldietarako (90 egunera arte 180 eguneko epean). Salbuespen horrek, ordea, ez du EBn lan egiteko eskubiderik ematen, eta Erresuma Batuaren elkarrekikotasunaren mende dago. Gainera, Erresuma Batuan bizilekua izateko baimena duten pertsonek ez dira EBko aireportu batean igarotze-bisatua izateko betebeharretik salbuetsita egongo, eta Erresuma Batuan bizi diren ikasleek ezin izango dute, jada, eskola-txangoetarako Europar Batasunera bisarik gabe sartu.
    • Euskal herritarrek Erresuma Batura bidaiatzen jarraitu ahal izango dute oporretan edo egonaldi laburretarako, bisarik behar izan gabe. Kasu gehienetan, Erresuma Batuan geratu ahal izango da, gehienez 6 hilabetez. Denbora horretan Erresuma Batuan hainbat aldiz sartzeko aukera izango da. Eskubide horrek ez du lan egiteko baimenik ematen, ezta funts publikoetarako sarbiderik ere. Ikasteko, 6 hilabetera arteko egonaldiak bakarrik egin ahal izango dira.

  • Konpainiako animaliekin bidaiatzea:
    • Erresuma Batuan emandako Europar Batasunaren konpainiako animalia baterako pasaporteak ez du balio Erresuma Batutik EBko edozein herrialdetara bidaiatzeko. Animaliak Erresuma Batutik EBra bidaiatzeko baldintzak EBk ezarriko ditu.
    • Erresuma Batuari dagokionez, ez da aldaketarik egongo gaur egun Erresuma Batuan 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera sartzen diren konpainiako animaliei aplikatu beharreko betekizunetan. Konpainiako animaliak dokumentu hauetako bat izan beharko du EBtik Erresuma Batuan sartzeko: (i) EBko maskotentzako pasaporte bat (EBn edo Erresuma Batuan 2021.01.01 baino lehen emana), (ii) hirugarren herrialde bateko maskotentzako pasaporte bat (dagokion zerrendan sartuta dago). Etxeko animalia bat Erresuma Batura itzultzen den kasuetan, nahikoa izango da animalien osasun-ziurtagiria aurkeztea (Animal health certificate, AHC), 4 hilabeteko indarraldia duena.
  • Gidabaimena:
    • Erresuma Batuak emandako baimenak ez dira elkarri aitortzearen printzipioaren onuradun izango, eta onartzeko baldintza Estatu kide bakoitzak arautuko du. Bide-zirkulazioari buruzko 1949ko Genevako Konbentzioaren parte diren Estatu kideei, testu hau aplikatuko zaie.
    • Britainiarra ez den gidabaimena dutenentzat, Erresuma Batuan gidatzen jarraitu ahal izango da, nazioarteko gidabaimenik behar izan gabe. Ibilgailuaren aseguruari dagokionez, Erresuma Batuan aseguratuta ez badago, baina bai EBn, Andorran, Islandian, Liechtensteinen, Norvegian, Serbian edo Suitzan aseguru-karta berde bat edo beste aseguru-proba baliodun bat eraman beharko da.
  • Ibiltaritza: Erresuma Batuko kontsumitzaileek EBn tarifa nazionalen ibiltaritza ez dute bermatuta izango. Ezta alderantziz ere. Beraz, ibiltaritzagatiko errekarguak aplikagarriak izango dira.
  • Bidaiarien eskubideak: Erresuma Batuaren eta EBren artean bidaiatzen duten bidaiarien babes-mailan eragina izango du transizio aldiaren amaierak. Garraiobidearen arabera, baliteke bidaiariak babestuta ez egotea.
  • Bidaia-aseguruak: 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, EBra bidaiatzen duten Erresuma Batuko herritarrek eta alderantziz, beren beharrak asetzeko bidaia-asegurua kontratatzea gomendatzen da. Horrek esan nahi du ordaindu beharreko osasun-gastuak erreklamatu ahal dizkiotela aseguru-etxeari.

    Informazio gehiago

    https://www.gov.uk/guidance/visiting-the-uk-from-1-january-2021
    https://ec.europa.eu/info/sites/info/files/file_import/travelling_es_0.pdf 

Azken aldaketako data: