BetiOn Telelaguntza Zerbitzu Publikoa

Deskribapena


Telelaguntza zerbitzu bat da, zeinaren bidez erabiltzaileek arreta iraunkorreko zerbitzua izan dezaketen etxean, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan. Zerbitzu hori larrialdi-egoerei edo premia sozialei erantzun egokia emateko berariaz prestatuta dauden pertsonek ematen dute, bai beren kabuz, bai beste baliabide komunitario batzuk erabiliz. Zerbitzua emateko, etxean terminal bat instalatzen da eta erabiltzaileari eraman behar duen sakagailu edo domina bat ematen zaio.

Erabiltzailearentzako gida (PDF, 796 KB)

Zerbitzuaren prezioa

Hilean 4 euro. Baina salbuespenak egon daitezke bizikidetzako unitatearen diru-sarrerak kontuan hartuta (ikusi araudia).

Salbuespen hori aplikatu ahal izateko, bizikidetzako unitatearen diru-sarrerak 600 €-tik beherakoak izan beharko dira.

Nola egin zerbitzuaren baja

Zerbitzuan baja emateko, bi modu daude: domina sakatuz eta teleoperadoreari jakinaraziz, edo mezu elektroniko bat helbide honetara bidaliz: telelaguntza@euskadi.eus (beti erantzungo dugu zuek jakiteko baja ondo heldu dela).

Nori dago zuzenduta


  • 75 urtetik gorako pertsonak, bakarrik bizi badira.·
  • Mendekotasun aitortua duten pertsonak (I., II., III. mailakoa).·
  • 65 urtetik gorako pertsonak, mendekotasuna jasateko arriskuan badaude (gutxienez 23 puntu mendekotasunaren baloraziorako baremoan).·
  • Gizartean baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonak (udaletako oinarrizko gizarte-zerbitzuek zehaztuta).

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak > Gizarte Politiketako Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Telelaguntza jasotzen duten erabiltzaileek zalantzaren bat badute, telefono-zenbaki honetara dei dezakete: 900 851 600.

Gizarte-zerbitzuen arloko profesionalek zalantzaren bat badute, helbide elektroniko honetara idatzi ahal izango dute: telelaguntza@euskadi.eus  

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • BetiOn Telelaguntza Zerbitzu Publikoa: 0087001

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
  3. Sartu online inprimaki honetara.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Bi hilabete

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk