Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

ASMOA: ZERGATIK EXISTITZEN DA GURE ZENTROA?

ASMOA: ZERGATIK EXISTITZEN DA GURE ZENTROA?

Gizarte-zentro baten asmoa edo helburua, existitzeko arrazoi nagusia da. Zertarako gauden adierazten du, nori egin nahi diogun ekarpena eta egiten dugunari zer zentzu ematen diogun.

Asmoa definitzeak gidari moduan funtzionatzen du, erabakiak, jarduerak eta antolatzeko modua bideratzeko. Helburua argi izateak laguntzen du zentroa koherentea eta bere inguruarekin lotua izaten.

Helduak Zabaltzen‑etik, eta Euskofederpen bezalako erakundeen definizioekin bat eginez, gizarte‑zentroak elkarbizitza, parte‑hartzea eta gizarteratzea sustatzen duten espaziotzat ulertzen ditugu; bakardadea prebenitzen eta autonomia indartzen duten erreferentziazko lekuak dira.

ZENTROAREN ASMOA EZAGUTZEA

Asmoa edo helburua definitzea oso prozesu aberasgarria izan daiteke, zentroko hainbat pertsonaren artean egiten bada, begirada eta esperientzia desberdinak entzunez.

Nondik hasi?

Asmoa zentroaren funtzioetan zehazten da

Asmoa edo helburua ez da adierazpen batean bakarrik geratzen: zentroaren egunerokoan gauzatzen da. Horregatik, lagungarria izan daiteke gaur egun zuen zentroak zer funtzio betetzen dituen aztertzea. Hona hemen adibide batzuk:

> Gizarteratzeko eta elkartzeko espazioa
Harremanak sortzeko, konektatzeko eta bakardadea prebenitzeko gunea.

> Aisia, kultura, ikaskuntza eta osasuna
Jarduera kulturalak, formakuntza ekintzak, teknologia eta osasuna sustatzeko ekimenak.

> Komunitateko laguntza eta zaintza eskaintzea
Laguntza informalen sareak, laguntza emateak eta elkarrekiko babesa.
> Ingurunearen dinamizazioa
Auzoko edo herriko bizitzan parte hartze aktiboa eta beste eragileekin elkarlana.

> Informazio puntua
Herriko baliabide eta zerbitzuei buruzko orientazioa, gertutasunean eta konfiantzan oinarrituta.

> Beharren detekzioa
Bakardade egoerak, ahultasunak edo narriadurak goiz identifikatzea.

Helburua definitzen hasteko modu on bat da galdetzea:

Zein funtzio identifikatzen ditugu argi gure zentroan?
> Zeintzuk sentitzen ditugu garrantzitsuenak? 
> Zeintzuk indartu nahiko genituzke etorkizunean?

Lagungarri diren beste galdera batzuk

  1. Jatorrietara itzultzea
    Zergatik sortu zen zentroa? Zein beharri erantzun nahi zion?
  2. Bidean izandako mugarriak ezagutzea
    Zein une garrantzitsuk markatu dute bere historia?
  3. Nola ikusten gaituzten eta zer espero duten entzutea
  4. Zer diote zentroaz eta zer itxaropen dituzte bazkideek, inguruneak edo komunitateak?


 HELBURUA FORMULATZEA

Erantzun hauek kontuan hartuta, eta zentroaren funtzioak oinarri hartuz, zentroaren helburua esaldi bat edo bi esaldi laburretan formulatzen has zaitezkete, adibidez:

“Gure zentroa honetarako existitzen da:…”

Ez du zertan perfektua edo behin‑betikoa izan. Garrantzitsuena da gaur egun zaretena eta aurrera begira joan nahi duzuena islatzea.

Hortik aurrera, zentroan antolatzen den guztia helburu horrekin lerrokatu daiteke.

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI DUZU?

“Asmoa” izeneko gida kontsulta dezakezu; bertan, helburuari buruzko informazio gehiago eta nola definitu azaltzen dira: 

"Asmoa" gida

Zalantzarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke helduakzabaltzen@euskadi.eus helbidean edo telefonoz 629 852 492 zenbakian.


<< Albisteak

Azken aldaketako data: