Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Berme juridikoen Batzordea

Atzerritartasun-zuzenbideak protagonismo berezia hartu du, ez bakarrik estatuaren barruan, baita gure mugetatik kanpo ere, hainbat gai garrantzitsutan, hala nola immigrazio klandestinoan, pertsonen trafikoan edo gizakien salerosketan, ahaztu gabe egoera irregularrean dauden pertsonak kanporatzeko kasuak eta diskriminazioaren eta bestelako abusuen aurrean atzerriko herritarrak babesten saiatzen diren arau-hauste penal batzuk. Horren aurrean, batzordearen zeregina da edozein diskriminazio mota ikusarazten eta horien aurrean jarduten saiatzea, eta migratutako pertsonen eskubideak bermatzeko beharrezkoak diren ekintzak bultzatzea.
  • SOS Arrazakeria Gipuzkoa (entitate koordinatzailea)
  • Bidea Eginez
  • CITE-CCOO Euskadi
  • Bilboko Udala
  • Gasteizko Udala
  • Gurutze Gorria
  • Biltzen (Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua)

Azken aldaketako data: