Ospitaleetako Osasun Baimena

Deskribapena

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzan eta Osasun Sailaren lurralde-ordezkaritzetan kudeatzen da Zentro, Zerbitzu eta Establezimendu Sanitarioen Erregistroa, eta Osasun Sailaren egitekoa da erregistro horren ezaugarriak, betekizunak eta baldintza material, funtzional eta instrumentalak ezartzea, bai eta hura informatizatzea ere.

Barne-osasunaren arloan Estatuko oinarrizko legeria garatzea eta betearaztea Euskal Autonomia Erkidegoari dagokiola xedatu zuen Autonomia Estatutuaren 18. artikuluak, eta orduz geroztik arautzen du Eusko Jaurlaritzak ospitaleak baimentzea. Hori zenbait dekretutan gauzatu da, lehena 1982an gerora 1985ean eta 1994an aldatua. Dekretu horrek indarrean jarraitu du 31/2006 Dekretua garatu arte, ordura arteko araudiek eragindako arau-aldaketetara egokitzeko (besteak beste, maiatzaren 28ko 16/2003 Legea, Estatuko Osasun Sistemaren Kohesioari eta Kalitateari buruzkoa; 1277/2003 Errege Dekretua, zeinak sailkapen, izen eta definizio komuna ezartzen baitu horientzat guztientzat eta bakoitzaren klasearen edo izaeraren arabera). Halaber, arreta berezia jarri dugu agindu espezifikoa duten ospitaleen baimentzean. Hasierako bertsioa 1996koa da, eta zenbait aldaketa izan ditu ordutik, lehena urte berean, eta azkena, 2001ean.

Baimen hori behar da Zentro, Zerbitzu eta Establezimendu Sanitarioen Erregistroan sartzeko; bertan daude jasota eta modu homogeneoan sailkatuta EAEko zentro sanitario guztiak, sortzeko edo funtzionatzeko baimenaren jabe badira.

Nori dago zuzenduta

Osasun-zentro, zerbitzu edo establezimendu bat sortu nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridiko da eskatzailea. Hau da, ospitaleen kudeatzaile guztiak eta ordezkatzen dituzten enpresak, azken horiek pertsona fisikoak zein juridikoak edo administrazio-erakundeak izan.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Instalatzeko baimena: 0103101
  • Funtzionatzeko baimena: 0103102
  • Funtzionatzeko baimena berritzea: 0103102
  • Funtsezkoa ez den aldaketaren komunikazioa: 0103106
  • Itxieraren jakinarazpena: 0103108

Instalatzeko baimena

Ospitaleko zentro berri bat sortzeko, aurretiaz analisi bat egin behar da, xedeak, jarduketak eta ezaugarriak aztergai hartuta, gizartearentzako onura hoberena lor dadin.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtzionatzeko baimena

Ospitalearen obrak eginda edo hori aldatuta, ikuskapen batean egiaztatu beharko da eskakizunak eta hasierako eskabidean aurkeztutako konpromisoak bete diren. Egiaztapenok epe barruan egin beharko dira, eta hirigintza-betekizunak ere bete beharko dira.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtzionatzeko baimena berritzea

Aipatu betekizunak eta konpromisoak bete behar dira une oro; beraz, bost urtean behin berrikusiko dira, zentroak hala eskatuta, ikuskapen baten bitartez.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtsezko aldaketarako baimena

Ospitale bat zerbait dinamiko bat da, berritasunak izan ditzakeena; alegia, ezaugarri sanitarioei eragiten dieten funtsezko aldaketak. Aldaketa horiek aurretiaz baloratu behar dira, pazienteen osasuna babesteko behar diren neurriak hartu direla egiaztatzeko.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtsezkoa ez den aldaketaren komunikazioa

Ospitalea egunez egun aldatzen da, baina ez dira funtsezko aldaketak horiek guztiak, eta ez daude baimenen mende, funtsezko aldaketak ez bezala. Nolanahi ere, jakinarazi egin behar dira.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Itxieraren jakinarazpena

Ospitalea funtsezko elementu bat da biztanleen bizitzan, eta haren itxiera partzialaren edo osoaren ondorioz baliteke gabeziak sortzea, eta gabezia horiek baloratu beharrekoak dira. Itxiera partziala edo aldi baterakoa bada, behin betiko ixten bada baino eragin txikiagoa izango du, baina, kasu guztietan, eta haren mota edozein dela, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak jakinarazi eta baloratu beharko du itxiera horren aurretik.