Kontsulta medikoak, beste profesional sanitario batzuen kontsultak, zentro balioaniztunak, zentro espezializatuak, osasun-azterketak egiteko zentroak, erakunde ez-sanitario batean sartutako osasun-zerbitzuak

Deskribapena

Euskal Autonomia Erkidegoan instalatu behar diren kontsulta mediko guztiek, beste profesional sanitario batzuen kontsultek, zentro balioaniztunek, zentro espezializatuek, erakunde ez-sanitario batean integratutako zerbitzu sanitarioek eta osasun-azterketak egiteko zentro publiko zein pribatu guztiek instalatzeko eta funtzionatzeko osasun-baimena lortu behar dute ireki aurretik.
Instalazio-baimena lortzeko, dagokion eskaera aurkeztu behar da, baimen horren titularra den pertsona fisikoa edo juridikoa identifikatzeko dokumentazioarekin batera, deskripzio-memoria bat, ezaugarriak, instalazioak, barne-antolamendua, asistentzia-eskaintza eta jarduerak zehaztuta, lokalaren plano bat, sarbideak eta espazioen banaketa zehaztuta, arau arautzaile espezifikoak eskatzen dituen dokumentuak (adibidez, erradiodiagnostikoko ekipoen dokumentazioa), eta dagokion tasaren ordainagiria.
Instalazioak ez badakar obra berririk egitea edo lehendik dagoen higiezin baten egitura edo banaketa aldatzea, instalazio-baimena jakinarazten denetik urtebetera iraungiko da, baldin eta aldi horretan funtzionamendurako baimenik eskatu ez bada. Instalazio-baimena jakinarazpena egin eta bi urtera iraungiko da, baldin eta instalaziotik egokitzapen-obrak gelditu badira edo hasi ez badira.
Ondoren, jarduera hasi aurretik, osasun-zentroak funtzionamendurako baimena lortu behar du, eta bost urteko indarraldia izango du. Titularrek funtzionamendu-baimena berritzeko eskatu behar dute, baliozkotasuna amaitu baino hiru hilabete lehenago.

Egiteko obrarik ez badago, instalazio- eta funtzionamendu-baimenak batera eska daitezke.
Funtzionamendurako baimena indarrean dagoen bitartean funtsezko aldaketaren bat egin nahi bada, hala nola higiezinaren egitura edo banaketa aldatzea, asistentzia-eskaintza aldatzea edo titularra aldatzea, aldez aurretik dagokion aldaketa-baimena lortu beharko da. Funtsezko aldaketatzat hartuko da, halaber, laginak lortzeko puntu bat gehitzea. Baimendutako funtsezko aldaketa egin ondoren eta dagozkion jarduerak hasi aurretik, funtzionamendurako baimena lortuko da.
Funtzionamendurako baimena lortzeak berekin dakar Zentro, Zerbitzu eta Establezimendu Sanitarioen Erregistroan (REGCESS) inskribatzea.

Nori dago zuzenduta

  • Euskal Autonomia Erkidegoan finkatuko diren kontsulta mediko, beste profesional sanitario batzuen kontsulta, erabilera anitzeko zentro eta zentro espezializatu guztiak, publikoak eta pribatuak. 

Aplikatu beharreko araudia

Estatuaren araudia 1976/1999 ERREGE DEKRETUA, abenduaren 23koa, Erradiodiagnostikoan Kalitate Irizpideak ezartzen dituena, eta 1085/2009 ERREGE DEKRETUA, uztailare 3koa, Diagnostiko medikoa egiteko X izpien aparatuak instalatu eta erabiltzeari buruzko arautegia onartzen duena Estatuaren araudia 1277/2003 ERREGE DEKRETUA, urriaren 10ekoa, Zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzko oinarri orokorrak ezartzen dituena Araudi autonomikoa 31/2006 DEKRETUA, otsailaren 21ekoa, Zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzkoa Estatuaren araudia 1085/2009 Errege Dekretua, uztailaren 3koa, diagnostiko medikoa egiteko X izpien aparatuak instalatu eta erabiltzeari buruzko Erregelamendua onartzen duena Araudi autonomikoa 2013ko azaroaren 12ko AGINDUA, Osasuneko Sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira kirurgia-jarduerak eta/edo barneratzerik gabeko prozedura diagnostiko eta/edo terapeutiko inbasiboak egiten dituzten osasun-zentroak eta -zerbitzuak baimentzeko aplikatzeko eskakizun teknikoak Araudi autonomikoa 78/2016 DEKRETUA, maiatzaren 17koa, Euskadiko osasun-zentro eta -zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzkoa. 2017ko urriaren 27ko AGINDUA, Osasuneko Sailburuarena, Euskadiko osasun-zentroetako eta -zerbitzuetako pazienteen segurtasun-batzordeak garatzen dituena Araudi autonomikoa AGINDUA, 2017ko urriaren 27koa, Osasuneko sailburuarena, Euskadiko osasun-zentroetako eta -zerbitzuetako pazienteen segurtasun-batzordeak garatzen dituena Araudi autonomikoa 38/2012 DEKRETUA, martxoaren 13koa, Historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza
  • Osasuna / Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak > Arabako Lurralde-Ordezkaritza
  • Osasuna / Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak > Bizkaiko Lurralde-Ordezkaritza
  • Osasuna / Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak > Gipuzkoako Lurralde-Ordezkaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

  • Donostia - San Sebastian kalea,  1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

  • Telefonoa: 945 019234

  • Posta elektronikoa: soac@euskadi.eus

Arabako Lurralde Ordezkaritza 

  • Olagibel, 38 - 01004 Vitoria-Gasteiz

  • Telefonoa: 945 017180 / 945 017144

  • Posta elektronikoa: ordenazioaaraba@euskadi.eus

Delegación Territorial de Salud de Bizkaia

  • Recalde zumarkalea, 39 A - 48008 Bilbao

  • Telefonoa: 944 031558

  • Posta elektronikoa: ordenazioabizkaia@euskadi.eus

Delegación Territorial de Salud de Gipuzkoa

  • Nafarroa hiribidea, 4, behea  - 0013 Donostia- San Sebastián 
  • Telefonoa: 943 022740

  • Posta elektronikoa: ordenazioagipuzkoa@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Instalatzeko baimena: 0103101
  • Autorización de funcionamiento: 0103102
  • Instalatzeko eta jardunean jartzeko baimena: 0103102
  • Funtzionamendu-baimena berritzea: 0103102
  • Funtsezko aldaketaren baimena: 0103105
  • Funtsezkoa ez den aldaketaren jakinarazpena: 0103106
  • Itxieraren jakinarazpena: 0103108

Instalatzeko baimena

Finkapenerako baimena zentro bat eraikitzen edo egokitzen hasi aurretik egin beharreko izapidetzea da.

31/2006 Dekretuak dakarrenaren arabera, zentro guztiek eskuratu behar dituzte finkapenerako eta funtzionamendurako osasun-baimenak. Finkapenerako baimenarekin batera eska daiteke, hura sortzeak obra berria edo dagoeneko badagoen higiezin baten egitura edo banaketa aldatzea ez badakar.

Fase honetan, tasa ordaintzen da, proiektua aurkezten da eta zerbitzuak ebaluatu egiten du, osasun-estandarretara egokitzeko alderdiei dagokienez.

Finkapenerako baimena honako kasu hauetan iraungitzen da:

  • Hura sortzeak obra berria egitea edo dagoeneko badagoen higiezin baten egitura edo banaketa aldatzea ez badakar, eta, hura jakinarazi eta urtebetera iraungitzen da.

  • Obrak hasi ez badira edo eten badira, jakinarazi eta bi urtera iraungitzen da.

  • Zentroaren funtzionamendurako baimena eskatu ez bada, jakinarazi eta bi urtera iraungitzen da.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtzionamendurako baimena

Obra amaituta eta osasun-jarduera hasi aurretik, ikuskaritza-talde baten bisita jaso ondoren, martxan jartzeko baimena ematen zaio, zentro guztietarako irizpide homogeneo batzuk bete beharko dituela. 5 urtera iraungitzen da. 

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Finkapenerako eta funtzionamendurako baimena

Baimen horren bidez, batera eska daitezke zentro baten finkapenerako eta funtzionamendurako baimenak, baldin eta hura sortzeak obra berria egitea edo dagoeneko badagoen higiezin baten egitura edo banaketa aldatzea ez badakar.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtzionamendu-baimena berritzea

Funtzionamendurako baimena berritzeko haren baliozkotasuna amaitu baino hiru hilabete lehenago eskatu behar da; baimenaren baliozkotasuna 5 urtekoa da

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtsezko aldaketarako baimena

Zentro edo zerbitzu baimendu batean honako aldaketaren bat gertatzen denean:

  • a) Higiezinaren egituraren edo banaketaren aldaketa.
  • b) Erradioterapiako edo medikuntza nuklearreko asistentzia-unitateen aldaketa.
  • c) Asistentzia-eskaintzaren aldaketa.
  • d) Titularraren aldaketa.

Funtsezko aldaketaz dihardugu kasu horietan. Oro har, ikuskaritza-bisita egin behar da, baina hura ez da beharrezkoa titularra aldatzean eta asistentzia-eskaintza aldatzean, arau bereziak edo Osasun Saileko kontrol-planek hala exijitu ezean.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtsezkoa ez den aldaketaren jakinarazpena

Funtzionamendurako baimena duen osasun-zentro batean honako hauek jotzen dira funtsezkoak ez diren aldaketatzat:

  • a) Asistentzia-jardueraren zuzendari teknikoa edo arduraduna aldatzea, zentroko arau erregulatzaileak hura egoteko exijitzen duenean.
  • b) Pertsonal sanitarioaren edo haren dedikazio-erregimenaren aldaketa, zentroaren asistentzia-eskaintzaren barruan.
  • c) Erradiodiagnostikoko asistentzia-unitatea aldatzea.
  • d) Osasun-zentroaren, -zerbitzuaren edo -establezimenduaren jarduera aldi baterako, erabat edo zati batean etetea.

Funtsezkoak ez diren aldaketa horiek dagokion Osasuneko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi behar zaizkio, gehienez hilabeteko epean, gertatu direnetik.

Ez da ebazpenik emango, eta zentroko espedientean baino ez dira sartuko.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Itxieraren jakinarazpena

Osasun-zentroa funtzionamenduan egon den bitartean sortu den dokumentazio klinikoa gordetzeko prozeduraren memoria deskribatzailea, indarreko araudian aurreikusitakoarekin bat etorriz. 