Segurtasun Saila

Proba komertziala

Deskribapena


Homologatu gabeko joko-makina edo sistema baten proba komertzial bat baimentzeko eskaera. Proba 4 hilabetez baimendu ahal izango da, ezin izango delarik luzatu.

Martxan dauden 10 makinen ordez, probaren xede den makina-modeloa erabili ahal izango da ustiapen-baimenarekin.

Nori dago zuzenduta


Enpresa fabrikatzaile, inportatzaile edo merkaturatzaileak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel. 945 018879

Email: juegoyespectaculos@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Proba komertziala: 0009511

Joko-makinako komertzialaren probaren eskaera


Homologatu gabeko joko-makina edo sistema baten proba komertzial bat baimentzeko eskaera. Proba 4 hilabetez baimendu ahal izango da, ezin izango delarik luzatu. Martxan dauden 10 makinen ordez, probaren xede den makina-modeloa erabili ahal izango da ustiapen-baimenarekin.

"B” motako makinak edo saria duten jolas-makinak

“B” makinak: prezio baten truke, jokalariari erabiltzeko denbora bat eta, kasu batzuetan, eskudiruzko saria ematen diote. Azpimota hauek daude: BH, BHZ, BHM, BH+, BS, BSC, BSM, BS+, BS+C, BS+M, BG, BGC eta BGM.

«C» motako makinak edo ausazko makinak

“C” motako makinak: prezio baten truke erabiltzaileari erabilera-denbora bat ematen diote eta, kasu batzuetan, eskudiruzko saria, beti ausaren arabera.

«P» motako makinak edo Apustu-makina laguntzaileak

“P” motako makinak: Apustu-makina laguntzaileak dira 120/2016ko Erregelamenduan ezartzen diren baldintzak betetzen dituztelarik, erabiltzaileari apustuak egiteko aukera eskaintzen diotenak, edo apustu horiek baliozkotu edo erregistratzekoa, kiroletako edo bestelako ekitaldien emaitzak kontuan hartuta, eta berariazko araudian ezartzen denari jarraituz.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk