Instalaziorik gabeko zentroen osasun-baimena

Deskribapena

Etxez etxeko laguntza-zerbitzua, azkenaldian, zentroen asistentzia-eskaintzaren barruan sartu da. Pazientearen etxean bertan ematen denez, instalaziorik gabeko zerbitzuen bidez eman daiteke. Zerbitzu hori asistentzia sanitarioaren osagarri bihurtu da, errehabilitazioaren, fisioterapiaren, etxeko dialisiaren, erditzearen eta eguneroko bihurtu diren beste zerbitzu batzuen esparruan. Zentro horiek ere osasun-baimena behar dute, beren jarduera osasunaren eta pazientearen segurtasunaren arloko irizpide onargarriei jarraituz egiten dutela ziurtatzeko.

2012. urtera arte –urte hartan, 31/2006 Dekretua aldatu zuen urriaren 16ko 209/2012 Dekretuak, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzko Dekretua aldatzen duenak–, baimenen barruan sartzeko zaila zen zerbitzu-multzo bat zegoen. Dekretu horretan, honako zerbitzu hauek zehaztu ziren:

  • a) Gaixotasunak pazienteen etxean diagnostikatzen edo tratatzen eta asistentzia gainbegiratzen duten zerbitzu medikoak, izan programatutakoak edo larrialdietakoak.
  • b) Hartzaileei zainketak etxean edo beren esparru propioan ematen dizkieten erizaintza-zerbitzuak, zain barneko tratamenduak, zaurien sendaketa, osasuna sustatzeko eta errehabilitazioko jarduerak edo gaixotasunen segimendurako eta kontrolerako edo gaixotasunen prebentziorako hezkuntza-jarduerak barnean har ditzaketenak.
  • c) Etxeko terapien zerbitzuak, hala nola arnas-terapiak eta dialisia, ekipamenduaren egokitzapen pertsonalizatua edo profesional sanitarioek esku hartzea eskatzen duten prozedurak eta teknikak egitea eskatzen dutenean.
  • d) Errehabilitazio- eta fisioterapia-zerbitzuak, modalitate guztietakoak, gaixotasunak sendatzeko eta prebenitzeko, osasuna sustatzeko, disfuntzio psikofisikoak dituzten edo osasun-maila egokian eduki nahi diren pertsonak suspertzeko, gaitzeko, errehabilitatzeko eta berregokitzeko ariketa terapeutiko espezializatuak egitea etxean gainbegiratzen dutenak.
  • e) Pazienteei etxeko asistentzia eman behar dieten psikologia sanitarioko zerbitzuak, hala nola mendetasunak dituzten pertsonekin esku hartzen dutenak edo familia-testuinguruan esku hartzen dutenak.
  • f) Logopedia-zerbitzuak, gaixotasun bat edo lesio bat dutenei, edo ebakuntza egin dietenei etxean arreta emanez komunikazio- eta adierazpen-funtzioak eta arnasketa- eta irensketa-funtzioak hobetzen laguntzen dutenak.
  • g) Zainketak etxean egitea ahalbidetzen duen podologia-zerbitzuak, izan litezkeen patologiak sendatzekoak, nahiz oinen mantentze-, prebentzio- eta zainketa-zereginak egitekoak.
  • h) Arrisku obstetriko txikiko emakumeei erditzeko arreta etxean emateko zerbitzua.
  • i) Teleasistentzia sanitarioko zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz kontsultarako, diagnostikorako eta monitorizaziorako ematen direnak.
  • j) Higiezinik edo instalazio finkorik ez edukitzeagatik eta zentro sanitario edo erakunde ez-sanitario batekoak ez izateagatik, baimen sanitarioen erregimenaren oinarri orokorrek ezartzen duten sailkapen formalean identifikatu ezin diren asistentzia sanitarioko zerbitzuak, edozein tokitan ematen direla ere. Baimen sanitarioen erregimen horren barnean sartzeko, osasun-arloan eskuduna den saileko titularrak agindu bat eman beharko du, arrazoituta.

Nori dago zuzenduta

Eskatzaileak honako hauek izan daitezke: instalaziorik eskatzen ez duen eta nagusiki etxeko arreta ematean –definitutako modalitateen arabera– oinarritzen den zerbitzu bat sortu nahi duen edozein pertsona, fisiko edo juridiko, edo sanitario.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Eusko Jaurlaritza

  • Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza
  • Antolamendu eta Egiaztapen Sanitarioko Zerbitzua
  • Donostia kalea 1 1. Vitoria-Gasteiz 01010
  • E-mail: soac@euskadi.eus
  • Telefonoa: 945019234

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Instalatzeko eta funtzionatzeko baimena: 0103102
  • Funtzionatzeko baimena berritzea: 0103102
  • Funtsezko aldaketarako baimena: 0103105
  • Funtsezkoa ez den aldaketaren komunikazioa: 0103106
  • Itxieraren jakinarazpena: 0103108

Instalatzeko eta funtzionatzeko baimena

Aktibo egon eta biztanleria orokorrarekin osasun-jarduerak egin nahi dituen zentro orok instalatzeko eta funtzionatzeko baimena eskatu behar du aldez aurretik. Baimen hori beharrezkoa da bere jarduera indarrean dauden irizpideekin bat datorrela eta behar bezala antolatuta dagoela egiaztatzeko. Zentro horiek instalaziorik ez dutenez, instalazioa ikuskatu ordez, aurrez aurreko elkarrizketa bat egiten da.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtzionatzeko baimena berritzea

Funtzionatzeko baimenak bost urterako balio du. Titularrek funtzionatzeko baimena berritu nahi badute, baimenaren baliozkotasuna amaitu baino hiru hilabete lehenago eskatu behar dute. Horretarako, beste elkarrizketa bat egin behar da, zerbitzuaren jarduera alteratu dezakeen aldaketarik ez dela egin egiaztatzearren.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtsezko aldaketarako baimena

Behar bezala baimendutako instalaziorik gabeko zentro batek bere ezaugarri sanitarioei eragiten dieten funtsezko aldaketak egin nahi baditu, hala nola zerbitzu edo unitate funtzional bat sortzea edo dagoena handitzea, dagokion eskabidea aurkeztu beharko du. Kasu horretan, horri buruzko erabakia funtzionatzeko baimenari buruzkoarekin batera hartuko da.

Funtsezko aldaketak egiteko baimena emango da baldin eta indarrean dauden betekizun eta baldintza teknikoak betetzen baditu eta zerbitzuaren asistentzia-kalitatea eta funtzionamendu egokia behar bezala bermatzen badira.

Orientazio gisa, hauek dira zentroak baimentzeko dekretuan zehaztutako funtsezko aldaketak:

  •  Eskaintza asistentziala aldatzea.
  • Pertsona titularra aldatzea.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtsezkoa ez den aldaketaren komunikazioa

Funtsezko aldaketen kasuan ez bezala, zentroaren funtsezko elementuei edo osasunari eragin ez eta, ondorioz, baimenik behar ez duten aldaketak egiten direnean (horien artean dira, besteak beste, plantillaren osaera, goi-teknologiako ekipamendua, zentroaren organigrama eta banaketa funtzionala), zentroaren ordezkariak Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari jakinarazi beharko dizkio.

Era berean, organo horri jakinarazi beharko dio, aldaketa gertatu eta hilabeteko epean, asistentzia-jarduera antolatzeko arduraduna aldatu dela.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Itxieraren jakinarazpena

Mota horretako zentro bat behin betiko itxi nahi bada, osorik edo partzialki, haren ordezkariak Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio, gutxienez hiru hilabete lehenago.

Aldi baterako itxi nahi bada, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzari ere jakinarazi beharko zaio, hilabete lehenago. Ondorio horietarako, ez da aldi baterako itxieratzat hartuko zentroko langileek oporraldi arruntak hartzeagatik sortutako unitate-murrizketa, betiere zentroa asistentzia-prestazio guztiei eusteko moduan badago.

Behin betiko zein aldi baterako itxieraren kasuan, jakinarazpen-idazkiarekin batera, ukitutako zerbitzuen zerrenda osoa aurkeztu beharko dute, bai, halaber, zentroak zer neurri hartuko dituen itxiera horrek ukitutako zerbitzuen erabiltzaileen osasun-arretan ahalik eta eraginik txikiena izan dezan.

Kasu horietan, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak, salbuespen gisa, zentroaren aldi baterako funtzionamendurako araubide bat ezarri ahal izango du, biztanleen osasuna defendatzeko beharrezkoa denean.

Araubide hori ebazpen bidez ezarri beharko da, interesdunari entzun ondoren eta espedientean behar bezala justifikatutako arrazoiengatik. Interesdunak errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango dio ebazpen horren aurka Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, hura jakinarazten duten egunetik hasita.