Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Ingurumen baimen bakarra

Deskribapena


Ingurumen‑baimen bakarra ingurumen‑eragina izan dezaketen jarduera eta instalazio jakin batzuek bete beharreko ingurumen‑baldintzak ebazpen bakar batean ezartzen dituen prozedura da.

Baimen honen bidez, hondakinen kudeaketari, isurketei, atmosferara egindako emisioei eta beharrezkoak diren ingurumen‑kontrol eta jarraipen neurriei lotutako baldintzak modu bateratuan jasotzen dira. Horrela, ingurumen‑baimen desberdinak banaka izapidetu beharra saihesten da.

Ingurumen‑baimen bakarra instalazioa eraiki, muntatu, lekuz aldatu edo martxan jarri aurretik lortu behar da. Era berean, jarduera garatzen den bitartean ingurumen‑erreferentzia gisa balio du, eta instalazioetan edo funtzionamenduan aldaketak egiten direnean eguneratzen da.

Baimenaren helburua da jardueraren ingurumen‑betebeharren ikuspegi orokorra ematea, ingurumena babestea eta instalazioen titularrentzako izapide administratiboak erraztea.


[AAU-A] Ingurumen-baimen bakarra-Eskaera

Prozedura honen bidez ingurumen‑baimen bakarra eskatzeko eskaera aurkezten da jarduera edo instalazio baterako.

Eskabidearekin batera, administrazioak jardueraren ezaugarriak, kokapena eta funtzionamendua aztertzeko aukera du, eta, horren ondorioz, bete beharreko ingurumen‑baldintzak zehazten dira.

Prozedura hau erabiltzen da bai jarduera edo instalazio berrietarako, bai lehengo instalazioetarako, ingurumen‑baimen bakarra izan behar dutenean edo beren egoera ingurumen‑esparru horretara egokitu behar dutenean.

Jardueraren titularrari dagokio eskaera aurkeztea, administrazioak jardueraren ingurumen‑ondorio posibleak behar bezala baloratu ahal izateko beharrezkoa den informazioarekin batera.


[AAU-AS] Ingurumen-baimen bakarra-Eskaera sinplifikatua

Prozedura honen bidez ingurumen‑baimen bakarra izapidetze sinplifikatuaren bidez eskatu ahal da, lehengo instalazioei zuzenduta, baldin eta aurretik zituzten baimenek ezarritako ingurumen‑baldintzak funtsean aldatu ez badira.

Prozedura honen barruan, jardueraren titularrak erantzukizunpeko adierazpena aurkezten du, instalazioaren ezaugarriak eta funtzionamendua ingurumen‑ikuspegitik aldaketa garrantzitsurik gabe mantentzen direla adieraziz.

Prozedura sinplifikatua erabiltzen da jardueraren ingurumen‑azterketa osoa egitea beharrezkoa ez denean, eta haren helburua da dauden ingurumen‑baimenak erreferentzia bakar batean bateratzea, modu arinagoan.

Ingurumen‑organoari dagokio aurkeztutako informazioa aztertzea eta instalazioa prozedura honen bidez izapidetu daitekeen ala prozedura arrunta aplikatu behar den zehaztea.


[AAU-C] Ingurumen-baimen bakarra-Aurretiazko kontsultak

Prozedura honen bidez ingurumen‑organoari kontsulta egin ahal zaio ingurumen‑baimen bakarraren aplikazio‑eremuan dagoen instalazio batean aurreikusten den aldaketa bat nola izapidetu behar den argitzeko, baimena oraindik eman ez denean.

Kontsulta honen ondorioetarako, titulazio gaitzailetzat hartzen dira jarduerak hondakinen kudeaketaren, isurketen eta emisioen arloan dituen baimenak, bai eta jarduera‑lizentziak ere. Halaber, titulazio gaitzaileak dira hondakinen ekoizpen eta kudeaketaren erregistroan egindako inskripzioak, konposatu organiko lurrunkorren emisioen erregistrokoak edo atmosfera kutsatzeko arriskua duten jardueren jakinarazpenak.

Instalazio batean aldaketa bat egin nahi denean eta ingurumen‑baimen bakarra oraindik eman ez denean, ingurumen‑organoak kasua aztertuko du eta, aldaketa gauzatu aurretik, zehaztuko du:

  • ingurumen‑baimen bakarra eskuratzea beharrezkoa den, edo
  • dauden titulazio gaitzaileak aldatzea nahikoa den.

Prozedura honek aukera ematen du aurreikusitako aldaketaren ingurumen‑kokapena aldez aurretik argitzeko, ondorengo izapidetzea egoki bideratuz eta ingurumen‑babes egokirik gabeko jarduketak saihestuz.


[AAU-MS] Ingurumen-baimen bakarra-Funtsezko aldaketa

Prozedura honen bidez jadanik emanda dagoen ingurumen‑baimen bakarraren aldaketa funtsezkoa eskatu ahal da, instalazioan edo haren funtzionamenduan ingurumen‑eragin nabarmena izan dezaketen aldaketak egin nahi direnean.

Aldaketa funtsezkotzat hartzen dira, besteak beste, jardueraren ingurumen‑baldintzak modu esanguratsuan alda ditzaketenak, hala nola prozesuetan, ekoizpen‑ahalmenetan, erabilitako materialen motan edo sortutako emisio, isurketa edo hondakinetan eragina duten aldaketak.

Aurreikusitako aldaketa gauzatu aurretik, jardueraren titularrak dagokion eskaera aurkeztu behar du, ingurumen‑organoak proposatutako aldaketak baloratu eta, hala badagokio, ingurumen‑baimen bakarreko baldintzak eguneratu ahal izan ditzan.


[AAU-MNS] Ingurumen-baimen bakarra-Funtsezkoa ez den aldaketa

Prozedura honen bidez ingurumen‑organoari jakinarazten zaio instalazio edo jarduera batean egin nahi den aldaketa bat, ingurumen‑eragin esanguratsurik ez duena eta ingurumen‑baimen bakarrean ezarritako baldintzak modu nabarmenean aldatzen ez dituena.

Aldaketa ez‑funtsezkotzat hartzen dira, beren izaeragatik edo irismenagatik, prozesuetan, instalazioaren gaitasunean edo sortutako emisio, isurketa edo hondakinen mailan aldaketa nabarmenik eragiten ez dutenak.

Jardueraren titularrak aurreikusitako aldaketa gauzatu aurretik jakinarazi behar du, haren izaera ez‑funtsezkoa dela justifikatzeko beharrezkoa den informazioarekin batera.


[AAU-DOC] Ingurumen-baimen bakarra-Dokumentazioa aurkeztea

Prozedura honen bidez ingurumen‑baimen bakarra duten jardueren funtzionamenduaren hasiera edo irekiera jakinarazten da.

Jarduera hasi aurretik, baimenaren titularrak aurretiazko jakinarazpena aurkeztu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen‑organoaren aurrean eta instalazioa kokatuta dagoen udaletxean. Jakinarazpen horretan, bere erantzukizunpean adierazi beharko du instalazioa onartutako proiektura egokitzen dela eta ezarritako baldintzak beteko dituela.

Jakinarazpena instalazioak martxan jartzeko prest daudenean egin beharko da, eta pertsona tekniko eskudunaren ziurtagiria erantsi beharko zaio, onartutako proiektua eta ezarritako ingurumen‑baldintzak bete direla egiaztatzeko.

Jakinarazpena aurkezteak jarduera hasteko aukera ematen du, administrazio publikoek beren eskumenen esparruan egin ditzaketen egiaztapen, kontrol eta ikuskapenen kalterik gabe. Jakinarazpena ez aurkezteak edo funtsezko datu oker edo faltsuak jasotzeak jarduera jarraitzea eragotz dezake.

Nori dago zuzenduta


Ingurumen‑baimen bakarra ingurumen‑eragina izan dezaketen jarduera edo instalazioen titular diren pertsona fisiko edo juridikoei zuzenduta dago, jarduera horiek ingurumen‑kontrol bat behar dutenean: Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen I.B eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen bada.

Baimena jardueraren edo instalazioaren titularrak eskatu behar du, enpresa, erakundea edo pertsona autonomoa izan, instalazioa eraiki, muntatu, lekuz aldatu edo martxan jarri aurretik.

Era berean, lehengo instalazioen titularrek ere eskatu behar dute, ingurumen‑baimenak erreferentzia bakar batean bateratu behar dituztenean, edo instalazioetan edo funtzionamenduan ingurumen‑eragina izan dezaketen aldaketak egiten dituztenean.

Eskabidea beti jardueraren titularrari dagokio, izapidetzea zuzenean edo ordezkari baten bidez egiten den ala ez kontuan hartu gabe.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ingurumena@euskadi.eus 

Kodea(k)

  • [AAU-A] Ingurumen-baimen bakarra-Eskaera: 1203201
  • Ingurumen-baimen bakarra eskatzea, prozedura sinplifikatua erabiliz: 1203206
  • Ingurumen-baimen bakarraren aurreko aldaketen kontsulta: 1203207
  • [AAU-MS] Ingurumen-baimen bakarra-Funtsezko aldaketa: 1203202
  • [AAU-MNS] Ingurumen-baimen bakarra-Funtsezkoa ez den aldaketa: 1203203
  • [AAU-DOC] Ingurumen-baimen bakarra-Dokumentazioa aurkeztea: 1203204

Eskabidea eta dokumentazio aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete.

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
  3. Sartu tramitazio elektronikoko aplikazio honetan.

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazio aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

4 hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

30 egun.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk


Administrazioari komunikazio-egintza


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Beste tramite batzuk