Itsas-lehorreko jabari publikoa okupatzeko baimena

Deskribapena


Itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoa okupatzea baimendu ahal izango da, soil-soilik, jarduera edo instalazio horien izaera dela eta, beste kokapenik izan ezin dutenean.

Jarduerak edo instalazioak honako hauek izan daitezke:

a) Beren ezaugarriengatik itsas-lehorreko jabari publikoa okupatzea eskatzen duen eginkizun bat betetzen dutenak edo zerbitzu bat ematen dutenak.

b) Zerbitzu publikokoak edo publikoarenak, baldin eta, horiek kokatzea beharrezkoa den kosta-tartearen konfigurazio fisikoagatik, jabari horren mugakide diren lurretan kokatu ezin badira.

Nolanahi ere, okupazioa ahalik eta txikiena izan beharko da.

Erabiltzeko edo okupatzeko baimenak gehienez lau urteko iraupena izango du.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetza > Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetza > Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzua

Telefonoa: 944 03 13 21 / 944 03 13 23

E-maila: portuak@euskadi.eus

Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzua

Telefonoa: 943 02 29 70

E-maila: portuak@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • : 1257801

Baimena eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Hasi aurretik ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula eta prestatu dokumentazioa formatu digitalean.

Baimen-eskaera aurkezteko urratsak:

1. Bete eta sinatu eskabide-orria (.pdf dokumentua). Sinadura digitala erabil dezakezu edo inprimakia inprimatu, sinatu eta eskaneatu.

2. Prestatu beharrezko dokumentuak formatu digitalean.

3. Sartu ERREGISTRO ELEKTRONIKO OROKORREAN beheko botoiaren bidez. Gogoratu identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar duzula.

  • Hautatu "Eskabide, idazki edo komunikazio bat aurkeztu nahi dut" aukera.
  • Sar zaitez "Erregistro elektroniko orokorraren formularioan".

IDENTIFIKATU atalean:

  • "Erakundea" n hautatu EUSKO JAURLARITZA eta ondoren ELIKADURA, LANDA-GARAPENA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA.
  • Bete eskatzen zaizkizun datuak.

DATUAK BETE atalean:

  • Hautatu "Ingurumena" aukera.
  • "Kostaldea eta itsasertza" gehitutako gaian.
  • Ondoren, idatzi labur-labur azalpenaren argudioa eta eskatzen duzuna.

DOKUMENTUAK ERANTSI atalean:

  • Atal honetan, aldez aurretik bete duzun baimen-/emakida-eskaeraren inprimakia erantsi behar duzu.
  • Prozedurarako eskatzen den beste dokumentazio bat ere erantsi.

SINATU ETA BIDALI atalean:

  • Jarraitu eskaera sinatzeko eta bidaltzeko jarraibideekin.

Eskaera dagokion zerbitzuak jasotzen duenean, izapidetzen hasiko da, eta, ondoren, zure espedientearen jarraipena egin ahal izango duzu Nire karpeta bidez.

  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk