Konfigurazio Euro-modularreko multzoetarako zirkulazio-baimen berezia

Deskribapena


60 tonara arteko GMB eta, gehienez, 25,25 metroko luzera dituzten "konfigurazio euro-modularreko" ibilgailu-taldeek zirkulatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da trafikoaren arloan eskumena duen organoaren baimena lortzea.

“Konfigurazio euro-modularra" honela definitzen da: 6 ardatz-lerro baino gehiago dituen ibilgailu-taldea. Horien moduluek, bereizita, ez dituzte gainditzen eranskin honetan, kasuan-kasuko ibilgailu motarako, ezarritako gehieneko masako eta dimentsioetako mugak.

Baimena bidearen titularra den administrazioak txosten loteslea egin ondoren ematen da, epe jakin baterako eta baimenean ezartzen diren baldintzetan. Karga ezin izango da ibilgailuaren oinplanoko proiekziotik atera.

Ahal den guztietan, garraio horien ibilbideek autobide edo autobietatik igaro beharko dute edo “zirkulazio-noranzko bakoitzerako galtzada bereiziak eta noranzko bakoitzeko gutxienez bi errei” dituzten errepide arruntetatik.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko edo juridikoak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Trafiko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Euro-modularreko zirkulazio-baimen berezia: 1090401

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Zirkulazio-baimen bereziaren gehieneko indarraldia urtebetekoa izango da, ibilbidea igarotzen den bideetako titularren batek epe txikiagoa adierazi ez badu.

Bidaia kopuruak ez du mugarik izango, eta, baimenak barne hartzen dituen ibilgailuekin konfigurazio euromodularreko multzo bat baino gehiago era badaiteke, aldi berean zirkula daiteke.

Baimena berritzea indarraldia bukatu baino 3 hil lehenago eskatu ahal izango da, daturik ez aldatzeko baldintzapean.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. eskabidea sinatu,
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Lau pausu agertuko dira:

  1. Inprimakia bete
  2. Beharrezko dokumentuak erantsi
  3. Datuak eta dokumentazioa Administrazioaren sistema informatikoan gorde
  4. Inprimatu, eskuz sinatu eta horretarako ezarritako lekuetan aurkeztu
  • Ez da beharrezkoa inprimakia saio bakarrean betetzea. Nahi izanez gero, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu eta hurrengo saio batean bete.
  • Administrazioak hiru hilabetez gordeko du inprimakia. Epe horretan aurkeztu beharko duzu sinatutako inprimakia horretarako ezarritako lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk