Trafikoa mugaturik dagoen egunetan zirkulatzeko baimen berezia

Deskribapena


EAEko data eta bide jakin batzuei eragiten dieten zirkulazio-murrizketak betetzetik salbuestea, behar bezala justifikatutako ezinbesteko zerbitzu jakin batzuk egiteagatik.

Murrizketa horiek honako hauen zirkulazioari eragin diezaiokete:

  • Gai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuak.
  • Salgaiak garraiatzeko 7500 kg-tik gorako BGMko ibilgailuak.
  • Zirkulatzeko ZBO behar duten ibilgailuak eta ZBO behar ez duten ibilgailu bereziak.

Murriztapenak dauden datetan zirkulatzeko baimena

Bide-segurtasuna, mugikortasuna eta zirkulazioaren arintasuna helburu, ibilgailu askok zirkulatuko dutela aurreikusten den egunetarako, trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen dira, baita ibilgailu batzuek eramaten duten kargaren berezko arriskugarritasunagatik ere.

Neurri horiek ezartzen dira, erregelamenduz ezarritako tramitazioaren ondoren, artikulu hauetan ezarritakoaren arabera. Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 5n) eta 18. artikuluak (urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua) eta Zirkulazio Erregelamendu Orokorraren 37 eta 39 artikuluak (azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuaren bidez onartua).

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko edo juridikoak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Trafiko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna > Segurtasun Sailburuordetza > Trafikoko lurralde bulegoak

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Murriztapenak dauden datetan zirkulatzeko baimena: 0075201

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Lau pausu agertuko dira:

  1. Inprimakia bete
  2. Beharrezko dokumentuak erantsi
  3. Datuak eta dokumentazioa Administrazioaren sistema informatikoan gorde
  4. Inprimatu, eskuz sinatu eta horretarako ezarritako lekuetan aurkeztu
  • Ez da beharrezkoa inprimakia saio bakarrean betetzea. Nahi izanez gero, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu eta hurrengo saio batean bete.
  • Administrazioak hiru hilabetez gordeko du inprimakia. Epe horretan aurkeztu beharko duzu sinatutako inprimakia horretarako ezarritako lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk