Arrainkume urperaketarako baimena
Deskribapena
Itsas espezierik itsasoan sartu ahal izateko, beharrezkoa da arrantza-arloan eskuduna den Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren baimena. Baimena eman baino lehen, espeziearen jatorrizko tokiko erakunde eskudunak luzatutako jatorri eta osasun-ziurtagiria egiaztatu behar da.
Baimena uka daiteke, sartu nahi diren espezieekaldaketarik edo desoreka ekologikorik eragin ahal badute itsas ekosistemako flora edo faunan.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
E-maila: arrantza-akuikultura-baimenak@euskadi.eus
Telefonoa: 945 01 96 77
Kodea(k)
Baimenaren eskabidea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskaera sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz
Arrantza Egituren Zerbitzua
General Concha 23, 2. solairua
48010 - Bilbo
Arrantzaren Antolamendurako Zerbitzua
Easo kalea, 10
20006 - Donostia
Eusko Jaurlaritzaren erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzuaEduki hau ez dago eskuragarri.
Indarrean dauden xedepenetan ezarritako beste edozein tokitan
- Herri Administrazioen Erregistroa (Eusko Jaurlaritza, Udalak, Aldundiak, Estatuko Administrazio Orokorra...)
- Posta-bulegoetan.
- Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
- Indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua