Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Angula arrantzarako lizentziak

Deskribapena


Angula lehorretik eta ontzitik harrapatzeko beharrezkoa da lizentzia.

Norberarentzakoa eta inori utzi ezinekoa izango da, eta, berarekin batera lizentziaren jabearen nortasuna egiaztatzen duen agiriren bat eraman beharko da. Lizentzia, arro edo alde bakar jakin baterako emango da. Beraz titularraren jarduera lizentzian zehaztutako eskualdera mugatuko da.

Lizentziarekin batera harrapaketa-orria doa, dekretu honen eranskinean azaltzen den bezala. Bertan, titularrak harrapakinen pisua, erabilitako arrantza-tresnak eta arrantza-eguna eta ordutegia jaso beharko ditu.

Angularen arrantzarako lizentziak, berez, ez du bidea ematen titularrek harrapatutako angulak saltzeko.

2019-2020 angula arrantzako denboraldiaren informazio foiletoa

TASAK

Lehorretik harrapatzeko lizentzia: 17,92 euro

Ontzitik harrapatzeko lizentzia: 71,70 euro

Nori dago zuzenduta


Angula lehorretik harrapatzeko 16 urtetik gorako pertsona fisikoak eta ontzitik harrapatzeko 18 urtetik gorako pertsona fisikoak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Arrantza Antolamendurako Zerbitzua (Maite Chueca)

Telefonoa: 943 02 25 75

Faxa: 943 02 25 85

E-maila: m-chueca@euskadi.eus

Arrantza Egituren Zerbitzua (Xabier Larrañaga)

Telefonoa: 94 403 14 60

Faxa: 94 403 14 61

E-maila: x-larranagagisasola@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea