Prestakuntza-plan edo programa aurkezten duten administrazioentzako laguntzak 2014
IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
2014ko abenduaren 29an argitaratu da EAEko herri administrazioetako enplegatuen prestakuntzarako behin-behineko diru-laguntzak esleitzen dituen Ebazpena.
ebazpena_behin_betiko_esleipenak_2014_aapp sinatuta.pdf (PDF , 231.62 KB)
Diru-laguntzak esleitzea enplegatuen prestakuntza-plan edo programak aurkezten dituzten EAEko administrazio publikoei, 2014ko ekitaldian.
-
Tokiko Administrazioa
Informazio xehatua
Eskakizunak:
-
Entitatearen ordezkaritza
Ordezkaritzaren xedapena aurkeztu behar da entitatearen ordezkariak izapidetza egiten badu. Ez da aurkeztu behar erakunde-ziurtagiriaren bitartez egiten bada.
-
Entitatearen ordezkaritza
-
Foru Administrazioa
Informazio xehatua
Eskakizunak:
-
Entitatearen ordezkaritza
Ordezkaritzaren xedapena aurkeztu behar da entitatearen ordezkariak izapidetza egiten badu. Ez da aurkeztu behar erakunde-ziurtagiriaren bitartez egiten bada.
-
Entitatearen ordezkaritza
-
Euskal Herriko Unibertsitatea
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Administrazio eta zerbitzuetako langileei dagokionez
-
Entitatearen ordezkaritza
Ordezkaritzaren xedapena aurkeztu behar da entitatearen ordezkariak izapidetza egiten badu. Ez da aurkeztu behar erakunde-ziurtagiriaren bitartez egiten bada.
-
Prestakuntza-plan edo programa bat aurkeztea
Informazio xehatua
Erakunde bakoitzak prestakuntza-plan edo programa bakarra aurkeztu ahal izango du.
Plan edo programa horrek erakunde bakoitzaren menpeko organismoetako langileak ere kontutan hartu ahal izango ditu.
Prestakuntza-plan edo programak, gutxienez, honako eduki hau izango du:
- 2014ko prestakuntza-planaren helburu nagusia/k
- edukien hartzaile diren taldeen deskribapena
- planean jasotako prestakuntza-ekintzen deskribapena
- prestakuntza-eskaintzaren egutegia edo plangintza
- eskaintza zabaltzeko bitartekoak
Prestakuntza-plan edo programek, berariazko prestakuntza-eskaintzaz gain, honako ekintza hauetakoren bat edo batzuk jaso ahal izango dituzte:
- prestakuntza-edukiak diseinatzea edo prestatzea
- ikaskuntzako sareak ezartzea, aldi baterakoak nahiz iraunkorrak
- irakaskuntza materiala diseinatzea, prestatzea eta argitaratzea, prestakuntzan erabiltzen den edozein euskarritan
- 2014. urteko edo hurrengo urteetako prestakuntza-planak oinarri izango dituen prestakuntza-beharrizanen diagnostikoa egitea
- erakundeak garatutako prestakuntzaren aprobetxamendu, transferentzia edo eraginaren ebaluazioa aztertzea
| Erakundeak | Mugak |
|---|---|
| EAEko foru-administrazioak | 345.000€ |
| EAEko udal-administrazioak | 345.000€ |
| Euskal Herriko Unibertsitatea (administrazio eta zerbitzuetako langileak) | 65.000€ |
- Erakunde bati esleitzen zaion laguntzak ezingo du gainditu erakundearen prestakuntza-plan edo programaren kostuaren %50a.
- Eskatutako zenbatekoan batura aurreikusitako zuzkidura baino handiagoa bada, honako proportzio hau hartuko da kontuan: entitate bakoitzak duen langile-kopurua, mota bereko entitate eskatzaile guztietako langile-kopuruaren aldean.
- %80a, prestakuntza-plan edo programak gauzatzeagatiko diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpena argitaratzen denean. Ordainketa hori planaren edo programaren kontura emandako entregatzat hartuko da.
- Gainerako %20a, plana edo programa bete dela justifikatu ondoren.
- Egindako justifikaziotik ondorioztatzen bada prestakuntza-plana edo programa ez dela bete edo zati batean bakarrik bete dela, ondorio den likidazioa egingo da, planaren betearazpen-maila eta kontura jasotako diru-kopurua kontuan hartuta.
- Erakundeak egokitu zaiona baino gehiago jaso badu, itzuli egin beharko du behar ez den bezala jasotako kopuru hori.
- IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
- IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazioa
Prestakuntza-plana edo -programaren betearazpena justifikatzea
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Epea luzatzea
Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, interesdunak, aukera izango du zuzentze eskakizunean epea gehitzea eskatzeko.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan).
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Eskaera zuzendu
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, eskaeran atzera egin duzula pentsatuko da.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako datuak aldatzea
Espedientea irekita badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egin
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago.
Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Aldez aurreko errekimendua
Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, hala ezarrita baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak ezarri bezala.
Hala ere, aldez aurretik, erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio, idazki arrazoitu baten bidez. Errekerimendua jaso eta hilabeteko epean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea, berariazko akordioa jasotzen den edo presuntzioz ezeztatuta jotzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko da.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Telefono bidezko arreta:
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.
Telefono zenbakiak:
9450 17612 - 9450 17621