Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ezagutu liburutegia

Liburutegiek zerbitzu ugari eskaintzen dituzte hainbat alorretan, adibidez: dokumentuen sarbidea, bibliografi informazioa, tokiko informazioa edo teknologia berriak.

Dokumentuen sarbidea
  • Bertako funtsak kontsultatzea: bertako funts guztiak kontsulta daitezke liburutegietan bertan.
  • Etxerako mailegu-zerbitzua: liburutegi gehienetan, erabiltzaileek zilegi dute liburuak etxera eramatea, salbu eta, lan bereziak direlako, mailegatu ezin direnak (antzinakoak, hiztegiak, entziklopediak eta abar). Horretarako, bazkide-txartela behar da.
Informazio orokorreko zerbitzua, orientatzeko eta informatzekoa

Zerbitzuak bi informazio mota ematen die erabiltzaileei:

  • Liburutegiari berari buruzkoa: funtzionamendua, baliabideak eta zerbitzuak.
  • Bertako bildumaren bitartez edo kanpoko baliabideen bitartez, erabiltzaileak eskuratu nahi duen edozein informazio edo dokumentu eskuratzeko laguntza emango dio. Berdin dio informazio edo dokumentu hori liburutegian bertan dagoen ala ez.
Erabiltzaileen prestakuntza

Prestakuntza honek biltzen ditu liburutegiko langileek egiten dituzten jarduerak, erabiltzailea jakinaren gainean jartzeko liburutegiaren funtzionamenduaz, baliabideez eta informazio-zerbitzuez.

Liburutegien erabilera, funtzionamendu eta informazio-iturrien gaineko prestakuntza emateko, bisita gidatuak antolatzen dira instalazioetan, bai eta ikasketa-saioak ere hainbat gairi ekiteko, hala nola: katalogo-bilaketak, informazio-bilaketa orokorrak edo bereziak, teknika dokumentalen gaineko ideia orokorrak edo informazio-iturrien azterketa.

Kultura jarduerak

Liburutegiak –batik bat publikoak– gogoetarako guneak dira, eztabaidaguneak, adierazpen-askatasuna garatzeko tokiak. Alde horretatik, kulturgune eta informazioa eta aisialdia zabaltzeko gune gisa garatzeko moduko jarduerak bultzatzen dituzte (kultura sustatzeko jarduerak, erakusketak, hitzaldiak eta abar.)

Interneteko lotura

Teknologia berrien erabilera hedatu ahala, liburutegiak bi alorren arteko zubiak dira. Informazio-bide tradizionalak teknologia berriekin lotzen dituzte, eta euskarri elektronikoko informazioa herritar guztien eskura jarriz, horretarako sarbideari dagokionez aukera-berdintasuna bermatzen dute.

Azken eguneratzea: 2014/04/09