Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ezagutu liburutegia
Definizioa | Motak | Zerbitzuak| Ibilbidea liburutegian

Liburutegi publikoak gizartearen gune inportanteak dira; liburuak, egunkariak, aldizkariak, ikus-entzunezko materialak eta multimediak kontsultatzeko aukera ditugun lekuak. Gainera, beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen dituzte: liburu-maileguak, bibliografiak egitea, Interneteko sarbidea...
Liburutegiak bilguneak ere badira. Herritar guztientzako jarduerak antolatzen dira bertan, hala nola, taldekako ¡rakurraldiak, hitzaldiak eta eztabaidak, eta abar.
Liburutegian zerbitzu ezberdinak aurkituko ditugu:

Harrera-gunea
Erreferentziako atala
Hemeroteka
Irakurketa gunea
Interneteko kontsulta eta katalogoak ordenagailu bidez kontsultatzea
Helduen aldea
Haurren aldea

Harrera-gunea

Liburutegiko erakusmahaian:

  • Liburutegiaren funtzionamenduari buruzko zalantzak argitu daitezke (araudia, ordutegia, zerbitzuak...).
  • Maileguak hartu eta itzuli egiten dira.
  • Liburuen kontsultak egin daitezke.
Azken eguneratzea: 2014/04/08