Arrisku psikosozialen ebaluazioa
2025-2026 ikasturtean, Hezkuntza Sailak, LAPZ- Lan Arriskuen Prebentzio Zerbitzuaren bidez, abian jarri zuen EAEko Hezkuntza Sailari atxikitako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eta irakaskuntzari laguntzeko zentroetako langile guztien Arrisku Psikosozialen Ebaluazioa (APE).
Ebaluazio horren helburua da hobekuntza neurriak ezartzea arrisku psikosozialeko faktoreak identifikatzen diren arloetan.
Arrisku psikosozialen ebaluazioa bi fasetan egituratzen da:
- Fase kuantitatiboa:
Prebentzio Zerbitzuak fase hori egitea bultzatu du, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak garatutako FPSICO metodoa aplikatuz. Programa horrek 44 galdera ditu, horietako batzuk anitzak; beraz, 89 item daude.
Planteatutako gaiek 9 faktore hartzen dituzte:
- Lan-denbora (TT)
- Autonomia (AU)
- Lan-karga (KT)
- Eskaera psikologikoak (DP)
- Barietatea/edukia (VC)
- Parte-hartzea/Gainbegiratzea (PS)
- Langilearekiko interesa/Konpentsazioa (ITC)
- Rola betetzea
- Gizarte harremanak eta laguntza
- Fase kualitatiboa
Fase kuantitatiboan lortutako emaitzetatik abiatuta, elkarrizketa pertsonalak, borondatezkoak, egingo zaizkie langile guztien lagin adierazgarri bati, analisi faktore jakin batzuetan sakontzeko.
LAPZak Osarten Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuaren laguntza izango du ebaluazioaren bi faseak gauzatzeko.
- Emaitzen txostena
Arrisku psikosozialen ebaluazioaren eta langileen ekintza planaren emaitzen laburpena eskura dago, hartu beharreko prebentzio neurriekin, esteka hauetan:
