Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arenaza

Areatzako haitzulo handiko aztarnategiaren sarrera 1962. urtean aurkitu zuten Bizkaiko Espeologia Taldeko kideek, baina haitzuloko labar-pinturak hamaika urte geroago aurkitu zituzten.
Pedro Maria Gorrotxategik eta bere sendiak aurkitu zuten 1973an lehenbizikoz oreinen gela eta handik gutxira, urte berean, uroen multzoa aurkitu zuen.
Duela gutxi, 1998an, D. Garatek eta J. Ortizek beste irudi batzuk aurkitu zituen aipatutako uroaren zonan. Irudi horien artean da, adibidez, emakumezko irudi antropomorfo bat.

Deskribapena

Areatzako haitzuloa Euskadin dago, Galdamiz herrian, herriaren erdigunetik iparmendebaldera eta haitzuloa bera dagoen ibarraren kotatik 60 m inguruko altitudean.

Haitzuloa, izatez, Galdamizko mendi-mazisoaren hegomendebaldeko maldan dago. Mendi-multzo horretako gailurrik garaienak 800 metro ingurukoak dira. Ganeran, Eretza eta Pico de la Cruz dira nagusienak. Haitzuloa itsasotik 10 km ingurura dago artez arte. Itsasotik aztarnategira gertuen dauden herriak Santurtzi eta Muskiz dira bakoitza alde banatan.

Haitzuloan barneratu eta berehala dago, sala handi batean, historiaurreko aztarnategia. Hori batez ere J. M. Apellanizek aztertu zuen 1972tik aurrera.

Areatza I haitzuloko galeria nagusian daude aztarnategia -jada zati bat azterturik- eta labar-irudiak. Galeria horretarako sarrera mendebaldean dago eta nahiko zabala da.

Aztarnategi horri buruz ez da gauza askorik argitaratu eta argitaratu dena zeramika duten mailei buruzkoa izan da gehienbat. Oraindik aztertzeko daude maila paleolitikoak. Zeramika duten mailetan Neolitoko eta egundainoko aztarnak daude. Maila horien azpian maila mesolitikoak daude, eta horien azpian Azil aldiko aztarnak dituena.

Lehen babes-neurriak

Salaren barru aldean, sarreratik 30 bat metrora, galeria handi baten ahoa dago. Horren neurriak: batez besteko zabalera, 20 metro inguru eta garaiera, 3 bat metro. Galeriaren hasieratik eta 60 metroko sakonera, hau da, sarreratik 90 bat metrora, eskuinetarantz doan arlanpa baten gora joz (Hegoalderantz) galeria estu eta baxu bat aurkituko dugu. Galeria horrek 40 metro inguruko luzera du, eta belauniko ibili behar da bertan. Benetako katu-zuloa da, batez era amaieran, orein-irudiak dauden gelatxora iristean.

Areatzako haitzuloa Euskadin dago, Bizkaiko Golkoan gordetzen diren historiaurreko haitzulo-multzoan. Euskadin badira historiaurreko beste santutegi batzuk, adibidez, Laperrako Benta, Santimamiñe, Ekain, Altxerri eta Isturitz. Areatzatik gertuen dauden haitzulo labar-artedunak honakoak dira: ekialdean, Santimamiñe, 42 km-ra; eta mendebaldean Benta Laperrako haitzuloa, 25 km-ra.


Irudiak

I. Gunea II. Gunea Panoramak

I. gunea

Gelatxoaren lehen zatia forma erdizirkulurrekoa da, gero goraka luzatzen da galeria estu batean zehar. Gelatxoaren ardatz nagusiak 10 m baino zertxobait gehixeago du eta erdizirkulu egiten duen gelatxoak 3,50 m inguru ditu alderik zabalenenan.
Irudiak hormetan zehar daude hor-hemenka banatuta, gehienak gelatxoko alde luze eta estuan daude. Gorri kolorez margotutako orein multzo bat osatzen dute. Irudiak egiteko puntuen teknika erabili da, ondoz ondo lerratutako puntutxoak; irudi batzuetan puntu horiek tarte handiagoak dituzte batetik bestera. Irudien tamaina 40 eta 85 cm bitarte dabil
Gaur egun ikus daitezkeen irudiak asko aldatu dira jatorrian zuten itxuratik. Hormak arrakalatuta daude erabat y arrakaletan sortzen diren kristalek erraz zartatzen dute harria eta horretan dauden margoak. Haitzulotik gertu dagoen harrobiko dardarek ere areagotu egiten dute haitzulo barruko hormen narriadura.
Orein gorri hauek, puntuatze-teknikarekin egindakoak, Kantabriako beste haitzulo batzuetan ere ikus daitezke, hala nola, Covalanasen (Ramales de la Victoria) eta La Pasiegan (Puente Viesgo), biak Kantabrian. Irudi horiek Madalein aldikotzat jotzen badira ere, Santimamiñe, Ekain eta Altxerriko kobetako aipaindurak baino lehenagokoak jotzen dira.

1. irudia
1. irudia
2. irudia
2. irudia
3. irudia
3. irudia
4. irudia
4. irudia
5. irudia
5. irudia
6. irudia
6. irudia
7, 8 eta 9. irudiak
7, 8 eta 9. irudiak
10. irudia
10. irudia
11. irudia
11. irudia
12. irudia
12. irudia
13 eta 14. irudiak
13 eta 14. irudiak

II. gunea

Bigarren talde honetan pintura da nagusi grabatuaren gainetik.
Talde honen arazoa da oso leku hezean dagoela eta pintura gehiena ezabatu egin dela.

Uroa
Uroa
Grabatutako irudiak
Grabatutako irudiak
Antropomorfoa
Antropomorfoa

Panoramak

Haitzuloaren erdialdeko: Ikuspegi orokorra

I gunea - Gelatxoa: Panorama honetan ikus daitezke 1, 2, 12, 13 eta 14. irudiak

I gunea - Goiko gelatxoa: Panorama honetan ikus daitezke 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10 eta 11. irudiak

II gunea - Uroaren gunea: Panorama honetan ikus daitezke Uroa, Grabatutako irudiak eta Antropomorfoa irudiak

Haitzuloaren erdialdeko
Gelatxoa
Goiko gelatxoa
Uroaren gunea

Bibliografia

  • APELLÁNIZ, J.M.
    1982. El arte prehistórico del País Vasco y sus vecinos. Desclée de Brouver. Bilbao.
    1977. Las campañas (IV y V) de excavaciones en la cueva de Arenaza I (San Pedro de Galdames, Vizcaya). Kobie7, 43-44.
  • APELLÁNIZ, J.M.& ALTUNA, J.
    1975. Excavaciones en la cueva de Arenaza I (San Pedro de Galdames, Vizcaya). Primera campaña 1972. Neolítico y Mesolítico Final. Noticiario Arqueológico Hispánico.Prehistoria 4, 121?154. Madrid.
    1975. Memoria de la segunda campaña de excavaciones arqueológicas en la cueva de Arenaza I (San Pedro de Galdames, Vizcaya). Noticiario Arqueológico Hispá nico, Prehistoria 4, 155?181. Madrid.
    1975 Memoria de la tercera campaña de excavaciones arqueológicas en la cueva de Arenaza I (San Pedro de Galdames, Vizcaya). Noticiario Arqueológico Hispánico, Prehistoria 4, 183?197. Madrid.
  • GÁRATE, D.
    1998-1999. Revisión de las manifestaciones de arte rupestre de Arenaza I (Galdames, Bizkaia). Kobie (Paleoantropología), 25, 141-149.
    2004. Nuevas investigaciones sobre el arte paleolítico de la cueva de Arenaza (Galdames, Bizkaia). Munibe(Antropologia-arkeologia) 56, 3-17.
  • GÁRATE, D., JIMÉNEZ, J.M. & ORTIZ, J.
    2000-2002. El arte rupestre paleolítico de la cueva de Arenaza (Galdames, Bizkaia) Kobie (Paleoantropología), 26, 5-64.
  • GRANDE, M.
    1972. Las pinturas prehistóricas de la cueva de Arenaza (Galdames). Vizcaya, 34, 8 pp. Diputación Provincial de Vizcaya.
  • GORROTXATEGI, X.
    2000. Arte paleolítico parietal de Bizkaia. Kobie. Anejo 2.