Ertzaintzaren aurrean salaketa penal bat edo salaketa administratibo bat aurkeztea

Deskribapena


Ertzaintzak aukera ematen dizu webgune honen bidez salaketa azkar eta modu eraginkorrean izapidetu dezazun.

Web-orriaren bidez sala daitezkeen delituak:

  • Agiriak eta/edo gauzak lapurtzea
  • Kalteak
  • Ibilgailu barruan lapurtzea: kasu honetan ibilgailua aurkeztu beharko da (konpondu edo manipulatu aurretik) salatzailea ertzain-etxera salaketa berrestera joaten denean.
  • Ibilgailua lapurtzea

Web-orriaren bidez jakinaraz daitezkeen beste gertaera batzuk:

  • Agiriak eta/edo gauzak galtzea
  • Agiriak eta/edo gauzak berreskuratzea horien lapurreta edo horiek galdu izana aurretik salatu bada.
  • Ibilgailua berreskuratzea lapurreta aurretik salatu bada.

Honako muga hauek daude, eta kasu horietan ezingo da bide hori erabili:

  • Gertaeran indarkeria fisikoa edo beldurra erabili bada, sexu-gertaera bat edo gertaera larri bat izan bada; izan ere, salaketa horiek tratamendu berezia eta arreta zuzena, berehalakoa, espezializatua eta delitu-motaren eta biktimaren arabera pertsonalizatua eskatzen dute.
  • Egilea identifikatuta badago, ezaguna bada edo fisikoki ezagut badaiteke.
  • Delitua ikusi ahal izan duten lekukoak daudela jakinez gero.
  • Gertaeraren inguruabarrek poliziaren esku-hartzea eskatzen badute ebidentziak jasotzeko.
  • Salatzailea emantzipatu gabeko adingabea edo desgaitasun intelektuala edo psikikoa duen pertsona bada.

Delitua une horretan egiten ari badira edo egin berria bada, 112 telefono-zenbakiaren bidez jakinarazi behar da.

Aipatutako egoera horietan salaketa bitarteko honen bidez jartzea erabakiz gero, kontuan izan salaketa web-orrian bete ondoren nahi duzun ertzain-etxean berretsi eta sinatu beharko duzula gero, eta bertan web-aplikazioan eman zaizun erreferentzia adierazi beharko duzu.

Salaketak ez du eraginkortasun juridikorik izango sinatu arte, eta gehienez 72 orduko epea dago sinatzeko.

Gertatutakoa egiaztatzeko zure ustez beharrezkoak diren frogabideak (argazkiak, agiriak, eta abar) aurkez ditzakezu salaketarekin batera.

Arretaz irakurri salaketa-orria zuzen bete ahal izateko ematen diren argibideak.


Salaketak aurkeztea

 

Nori dago zuzenduta


Adin nagusiko edozein pertsona.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)

  • Salaketak aurkeztea: 1093701

Salaketa aurkeztea


 

Salaketa webgunean bete ostean, berretsi eta ondoren sinatu egin beharko duzu zuk aukeratutako ertzain-etxean; han, web aplikazioak emandako erreferentzia adierazi beharko duzu. Salaketak ez du eraginkortasun juridikorik izango sinatu arte, eta gehienez 72 orduko epea izango duzu sinatzeko.