Lehiaren arloko salaketa

Deskribapena


Eragile ekonomikoek (enpresak eta kontsumitzaileak) askatasun eraginkorra duten egoera lehia da. Askatasun hori izan daiteke ondasun eta zerbitzuak eskaintzeko edota horiek noren eskutik eta zein baldintzatan eskuratzen diren hautatzeko.

Lehiaren agintaritzen zeregina hauxe da: enpresek eta administrazioek merkatuko joko-arauak errespetatzen dituztela kontrolatzea, guztion onuran eta kontsumitzaileen mesedetan.

Merkatuan lehia egoteak gizarteari onura dakarkio oro har. Hala eta guztiz ere, zenbaitetan gerta daiteke eragile ekonomikoen interes partikularrak bat ez etortzea interes orokorrarekin. Kasu horietan, lehiaren agintaritzek esku-hartzen dute. Testuinguru horretan eta, interes orokorra babestuz, Lehiaren Defentsari buruzko Legeak debekatu egiten ditu jokabide horiek:

- Kolusiozko jokabideak.
- Nagusitasunezko egoeraz abusatzea.
- Lehia askea egintza desleialen bidez faltsutzea.


Kasu horietan, Lehiaren defentsarako agintaritzek esku-hartzea guztiz beharrezkoa da merkatuen funtzionamendu lehiakorra bermatu eta bere onurak gizarte osora zabaltzearren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko eta juridikoak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Lehiaren Euskal Agintaritza

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Lehiaren Euskal Agintaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

LEA/AVC

Ercilla 4, 2.
48009 Bilbao
Tlf: 944032807

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Salaketa: 1094601

Salaketa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Informazio gehiago (PDF, 214 KB)

Salaketa-orrira sartu hurrengo botoiaren bidez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

18 hilabete (espedientea ireki ondoren)

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk