Ekonomia eta Ogasun Saila

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean gatazka sustatzea.

Deskribapena


Estatuko zergen administrazioaren eta foru aldundien artean edo, bestela, foru aldundien eta edozein AEko administrazioren artean sortzen diren tributuei buruzko gatazkak eztabaidatu eta ebazten ditu Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeak.


Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean prozedura

Prozedura honela hasten da: Estatuko Administrazioak, foru-aldundiek, autonomiaerkidego batek edo Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeak gatazkaren edo desadostasunen bat Arbitraje Batzordean aurkezten duenean edo zergapekoak eskatzen duenean.

Arbitraje Batzordeak zuzenbidearen arabera ebatziko ditu espediente bakoitzak agerian jartzen dituen auzi guztiak, betearazpen-formulak barne direla, berdin da auzi horiek gatazkako alderdiek edo interesdunek aurkeztutakoak diren edo ez; eta ebazpenetan ekonomia, bizkortasun eta efikazia printzipioen arabera jardungo du. Arbitraje Batzorde horrek hartutako erabakiei, betearaztekoak badira ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino ezin izango zaie aurkeztu Auzitegi Goreneko arlo horretako salan.

Ez da inola ere aurkeztu ahal izango gatazkarik justizia-epaitegien aldetik jada ebatzita dauden edo oraindik ebazteke dauden gaiei buruz.


Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean prozedura-motak

Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren IV. Kapituluan araututako prozedura arruntaz gain, erregelamendu horretako V. Kapituluan aipatutako hurrengo prozedura berezi hauek aurreikusi dira:

  • Prozedura laburtua (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 20. Artikulua)
  • Ebazpen irmo horren ondorioak zabaltzea (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 21. Artikulua)
  • Betearazte-intzidentea (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 22. Artikulua)

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

  • E-posta

    arbitraje-concierto@euskadi.eus

  • Telefonoa

    945 01 81 25

  • Bulegoak

    Egoitza: Gaztelako Atea kalea, 15 - 01007 Vitoria-Gasteiz

Kodea(k)

Prozedura arrunta


Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren IV Kapituluan araututako prozedura da.

Nork plantea dezake gatazka bat Arbitraje Batzordean prozedura honen bidez?

  • Estatuko Administrazioak (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 10. Artikulua)
  • Foru-aldundiek (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 11. Artikulua)
  • Edozein autonomia-erkidegotako administrazioak (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 12. Artikulua)
  • Zergapekoak (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 13.5. Artikulua)

Oro har, prozedura izapidetze elektronikoaren modalitatean hasi behar da. Salbuespenez, Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 13.5 artikuluan araututako kasuan soilik, zergapekoa pertsona fisikoa denean, izapidetze elektronikoa ez beste modalitate bat aukeratu ahal izango da, salbu eta ordezkari bidez jarduten badu eta ordezkari hori behartuta badago administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izatera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ordezkari bidez jardunez gero, ordezkaritza behar bezala egiaztatu beharko da.

Prozedura gatazka arruntaren planteamendua aurkezteko ezarritako formularioa betez hasi beharko da.

  1. Egiazta ezazu identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat duzula.
  2. Sartu izapidetze elektronikoaren aplikaziora, botoiaren bidez.
  3. Prestatu dokumentazioa, formatu digitalean.
  4. Bete formularioak.
  5. Hurrengo izapideak eta espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta atalaren bidez egin behar dira.

Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 13.5 artikuluak arautzen duen salbuespenaren kasuan, zergapekoa pertsona fisikoa denean izapidetze elektronikoaren ordez beste izapidetze-modalitateren bat aukeratu ahal izango du. (Ordezkari bidez jardunez gero, ordezkaritza
behar bezala egiaztatu beharko da.)

Kasu horretan, Arbitraje Batzordeari bidali ahal izango dio 13.5 artikuluan aipatzen den komunikazioa, eta, horretarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideetako edozein baliatu ahalko du.

Ondorioak zabaltzea


Ondorioak zabaltzeko eskaera, gatazka Arbitraje Batzordean aurkezten den unean

Gatazka planteatzean, gatazkaren alderdietako bat bazara, eska dezakezu gatazka bidera dadin Arbitraje Batzordearen ebazpen irmo baten ondorioak zabaltzeko prozedura bereziaren bitartez, baldin eta auzi horren muinean dagoen kasuaren oinarria jada ebatzita badago beste auzi batean emandako ebazpen irmo horren bidez. Horretarako, gatazka planteatzeko formularioa betetzerakoan, erantsi beharreko dokumentazioaren artean, gehitu ezazu dokumentu bat ondorioak zabaldu daitezen eskatzeko, eta han identifika ezazu aipaturiko ebazpen irmo hori.

Ondorioak zabaltzeko eskaera espediente bat izapidetzen ari denean, behin gatazka Arbitraje Batzordean planteatu ondoren

Arbitraje Batzordean gatazka bat planteatzearen ondorioz espediente bat ireki ondoren, Nire karpeta atalaren bidez egingo da izapidetzearen jarraipena eta espediente horren egoeraren segimendua. Espedientea izapidetu bitartean eta ebatzi arte, «Nire karpeta» ataletik, «Ondorioak zabaltzea» botoia egongo da eskuragarri. Botoi hori klikatuz gero, formulario espezifiko bat irekiko da, eta hura betez gero aukera ematen du Arbitraje Batzordearen ebazpen irmo baten ondorioak zabaldu daitezen eskatzeko, baldin eta auzi horren muinean dagoen kasuaren oinarria jada ebatzita badago beste auzi batean emandako ebazpen irmo horren bidez.

Izapidetze ez-elektronikoaren modalitate bat aukeratu bada, Arbitraje Batzordearen aurrean gatazka planteatzeko espediente bat izapidetzean ondorioak zabaltzeko egiten den eskaera Arbitraje Batzordeari berari zuzendu beharko zaio, eta, horretarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideetako edozein baliatu ahalko da. Kasu horretan, izapidetze ez-elektronikoa aukeratzen duten pertsona fisikoei gomendatzen zaie Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko Idazkaritzarekin harremanetan jartzeko, izapidetze-aukera horri buruzko orientazio pertsonalizatua jasotzeko.

Prozedura laburtua


Prozedura laburtua prozedura berezi bat da, Ekonomia Itunaren 47. artikuluko b) letrako eta 3. apartatuko kasuetan aplikatzen dena eta Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 20. artikuluan arautzen dena.

Nork plantea dezake gatazka bat Arbitraje Batzordean prozedura honen bidez?

- Estatuko Administrazioak (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 10.1.f eta 10.2 artikuluak)

- Foru Aldundiek (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 11. artikuluaren f eta g letrak)

- Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeak, zeina Ekonomia Itunaren III. kapituluko 2. atalean arautzen baita (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 14. artikulua).

 

Gatazka laburtuaren planteamendua aurkezteko ezarritako formularioa betez hasi beharko da.

  1. Egiazta ezazu identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat duzula.
  2. Sartu izapidetze elektronikoaren aplikaziora, botoiaren bidez.
  3. Prestatu dokumentazioa, formatu digitalean.
  4. Bete formularioak.
  5. Hurrengo izapideak eta espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta atalaren bidez egin behar dira.

Ondorioak zabaltzea


Ondorioak zabaltzeko eskaera, gatazka Arbitraje Batzordean aurkezten den unean

Gatazka planteatzean, gatazkaren alderdietako bat bazara, eska dezakezu gatazka bidera dadin Arbitraje Batzordearen ebazpen irmo baten ondorioak zabaltzeko prozedura bereziaren bitartez, baldin eta auzi horren muinean dagoen kasuaren oinarria jada ebatzita badago beste auzi batean emandako ebazpen irmo horren bidez. Horretarako, gatazka planteatzeko formularioa betetzerakoan, erantsi beharreko dokumentazioaren artean, gehitu ezazu dokumentu bat ondorioak zabaldu daitezen eskatzeko, eta han identifika ezazu aipaturiko ebazpen irmo hori.

Ondorioak zabaltzeko eskaera espediente bat izapidetzen ari denean, behin gatazka Arbitraje Batzordean planteatu ondoren

Arbitraje Batzordean gatazka bat planteatzearen ondorioz espediente bat ireki ondoren, Nire karpeta. atalaren bidez egingo da izapidetzearen jarraipena eta espediente horren egoeraren segimendua. Espedientea izapidetu bitartean eta ebatzi arte, «Nire karpeta» ataletik, «Ondorioak zabaltzea» botoia egongo da eskuragarri. Botoi hori klikatuz gero, formulario espezifiko bat irekiko da, eta hura betez gero aukera ematen du Arbitraje Batzordearen ebazpen irmo baten ondorioak zabaldu daitezen eskatzeko, baldin eta auzi horren muinean dagoen kasuaren oinarria jada ebatzita badago beste auzi batean emandako ebazpen irmo horren bidez

Izapidetze ez-elektronikoaren modalitate bat aukeratu bada, Arbitraje Batzordearen aurrean gatazka planteatzeko espediente bat izapidetzean ondorioak zabaltzeko egiten den eskaera Arbitraje Batzordeari berari zuzendu beharko zaio, eta, horretarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideetako edozein baliatu ahalko da. Kasu horretan, izapidetze ez-elektronikoa aukeratzen duten pertsona fisikoei gomendatzen zaie Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko Idazkaritzarekin harremanetan jartzeko, izapidetze-aukera horri buruzko orientazio pertsonalizatua jasotzeko.

Ondorioak zabaltzea


Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 21. artikuluan araututako prozedura berezia da.

Gatazka bat Arbitraje Batzordeari aurkeztean —dela prozedura arruntaren modalitaten formulatuta (Ikusi "ondorioak zabaltzea" berariazko atala, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen prozedura arruntari buruzko informazioan), dela prozedura laburtuaren bidez (Ikusi "ondorioak zabaltzea" berariazko atala, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen prozedura laburtuari buruzko informazioan)—, edo gatazka hori izapidetzen ari den edozein unetan, gatazkaren alderdietako bat bazara, eska dezakezu gatazka bidera dadin Arbitraje Batzordearen ebazpen irmo baten ondorioak zabaltzeko prozedura bereziaren bitartez, baldin eta auzi horren muinean dagoen kasuaren oinarria jada ebatzita badago beste auzi batean emandako ebazpen irmo horren bidez.

Nork plantea dezake ebazpen irmoaren ondorioak zabaltzeko eskaera?

- Ekonomia Itunean ezarritako Arbitraje Batzordean dagoen gatazka batean alderdi direnek, baldin eta auzi horren muinean dagoen kasuaren oinarria jada ebatzita badago beste auzi batean Arbitraje Batzordeak emandako ebazpen irmo batez.

Betearazte-intzidentea


Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 22. artikuluan araututako prozedura berezia da.

Betearazte-intzidentearen bidez, Arbitraje Batzordearen prozedura batean alderdi izan denak Arbitraje Batzordearen ebazpena betearazteko neurriak eskatu ahalko ditu baldin eta ukitutako administrazioak ez badu ebazpena bere horretan betearazi.

Oro har, prozedura izapidetze elektronikoaren modalitatean hasi behar da, formulario espezifikoa betez. Salbuespenez, prozedura eskatzen duena pertsona fisikoa denean, izapidetze elektronikoa ez beste modalitate bat aukeratu ahal izango da, salbu eta ordezkari bidez jarduten badu eta ordezkari hori behartuta badago administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izatera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ordezkari bidez jardunez gero, ordezkaritza behar bezala egiaztatu beharko da.

Prozeduraren hasieran, betearazte-intzidentearen eskaera aurkezteko formularioa bete behar da (Arbitraje Batzordearen ebazpena betearazteko neurriak eskatzea, ukitutako administrazioak ebazpena bere horretan betearazi ez duenean).

  1. Egiazta ezazu identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat duzula.
  2. Sartu izapidetze elektronikoaren aplikaziora, botoiaren bidez.
  3. Prestatu dokumentazioa, formatu digitalean.
  4. Bete formularioak.
  5. Hurrengo izapideak eta espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta.

Izapidetze ez-elektronikoaren modalitatea aukeratuz gero, Arbitraje Batzordearen Ebazpena betearazteko neurriak hartzeko eskaera, zeinean ebazpenaren eta erreferentziazko espedientearen identifikazio-zenbakiak adieraziko baitira, Arbitraje Batzordeari berari zuzendu beharko zaio, eta, horretarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideetako edozein baliatu ahalko da.

Bestelako izapideak


Oro har, atal honetan sartzen diren izapideak izapidetze elektronikoaren modalitatean egin behar dira. Horretarako, Nire karpeta atalean eskura dauden formulario espezifikoak bete behar dira. Salbuespenez, izapideak eskatzen dituena pertsona fisikoa denean, izapidetze elektronikoa ez beste modalitate bat aukeratu ahal izango da, salbu eta ordezkari bidez jarduten badu eta ordezkari hori behartuta badago administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izatera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Izapidetze ez-elektronikoaren modalitatea aukeratuz gero, izapideak Arbitraje Batzordeari berari zuzendu beharko zaizkio, eta, horretarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideetako edozein baliatu ahalko da. Kasu horretan, izapidetze ez-elektronikoa aukeratzen duten pertsona fisikoei gomendatzen zaie Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko Idazkaritzarekin harremanetan jartzeko, izapidetze-aukera horri buruzko orientazio pertsonalizatua jasotzeko.

Errekurtsoak


Arbitraje Batzordeak hartutako ebazpenei, betetze-indarrekoak badira ere, administrazio-auzigaietako errekurtsoa baino ezin izango zaie aurkeztu, Auzitegi Goreneko arlo horretako salan.

Errekurtsoa aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, Ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.