Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Espainiako Ondare Historikoaren Legea

Aurkibidera itzuli

Ondare Etnografikoa


46 artikulua:

Espainiako Ondare Historikoaren zati dira herri espainolaren, alderdi material, sozial edo izpirituzkoei dagokienez, betiko kulturaren adierazpen garrantzitsua izan diren edo diren ondasun higigarriak edo higiezinak eta ezagupenak eta jarduerak.


47 artikulua:

  1. Izaera etnografikoko ondasun higiezinak dira, eta honako Lege honetako II. eta IV. tituluetan xedatutakoaren arabera arautuko dira honako hauek: Ohituraren bitartez igorritako eta tradizioaren arabera giza komunitateek edo taldeek erabilitako teknikei jarraiki lortu, errotu eta igorri diren ezagupenen adierazpena diren eraikinak eta instalazioak.
  2. Izaera etnografikoko ondasun higigarriak dira eta honako Lege honetako III. eta IV. tituluetan xedatutakoaren arabera arautuko dira, giza talde baten berezkoak diren eta ohituraren bitartez igorri diren lan-jarduera, jarduera estetiko eta jolas-jardueren adierazpena edo produktua osatzen duten objektuak.
  3. Balio etnografikoa dute eta administrazioaren babesa izango dute, komunitate jakin batek erabilitako eredu edo teknika tradizionaletatik lortzen diren ezagupenak edo jarduerak. Desagertzeko arriskua duten ezagupenak eta jarduerak direnean, eskumeneko Administrazioak ondasun horiek aztertzeko eta dokumentatzeko neurri egokiak hartuko ditu.

 

Aurkibidera itzuli