Hezkuntza Saila

Araubide Bereziko Irakaskuntzak. Dantza

Sarbide probak

  • Ikastetxe eta Plangintzako zuzendariak emandako jarraibideak (leiho berri batean irekitzen da), 2023-2024 ikasturterako dantzako oinarrizko irakaspenetara sartzeko probak arautzen dituztenak
    • Izena emateko epea: 2023ko maiatzaren 17tik ekainaren 2ra, biak barne.
  • Ikastetxe eta Plangintzako zuzendariak emandako jarraibideak (leiho berri batean irekitzen da), 2023-2024 ikasturterako dantzako irakaspen profesionaletara sartzeko probak arautzen dituztenak
    • Izena emateko epea: 2023ko maiatzaren 17tik ekainaren 2ra, biak barne.

Araudi orokorra

  • 194/2010 Dekretua, uztailaren 13koa,  honen bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasgai jakin batzuen eta Musika eta Dantza Ikasketa Profesionaletako zenbait ikasgaien arteko baliozkotzeak ezartzen dira, baita zein eragin izan behar duen goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari izateak Gorputz Hezkuntza irakasgaian eta Dantza Ikasketa Profesionaletako ikasleentzat (EHAA 2010-07-22)
  • 303/2010 Errege Dekretua, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan arauturiko arte ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko eskakizunak ezartzen dituena (EAO, 2010eko apirilaren 9koa)
  • Arte-ikasketak irakasteko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua (EAO, 1994ko apirilaren 6koa)
  • Otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua otsailaren 25ko 321/1994 Errege Dekretua aldatzen duena (EAO, 2010eko martxoaren 12koa)

Kurrikulumak

Dantzako Goi-mailako Arte-irakaskuntzak

 

  • 22/2016 Dekretua, otsailaren 16koa, zeinen bidez ezartzen baitira koreografia eta interpretazioa espezialitateko dantzako goi-mailako arte irakaskuntzak eta Euskal Autonomia Erkidegorako ikasketa-plana (EHAA, 2016-03-22)
  • Sarbide-probak. 2022-2023 ikasturtea

Ohikoa

    • Sarbide proben ebazpena. Ebazpena (leiho berri batean irekitzen da), 2022ko otsailaren 17koa, Dantzako Goi-mailako Arte-irakaskuntzak egiteko sarbide-probetarako deia egiten duena, 2022. urteko proba antolatzeko, egiteko eta ebaluatzeko beharrezko argibideak ematen dituena eta 2022-2023 ikasturtean ikasleak onartzeko prozedura ezartzen duena.
    • Eskabidea (leiho berri batean irekitzen da)
    • Eskaera egiteko epea: 2022ko apirilaren 4tik maiatzaren 20ra eguerdiko 13:00ak arte.

Ez-ohikoa

    • Sarbide proben ebazpena Ebazpena
    • Eskabidea
    • Eskaera egiteko epea
  • Matrikula. 2022-2023 ikasturtea

    • Ebazpena, matrikulatzeko prozedura arautzen duena (leiho berri batean irekitzen da)
    • Epeak:
      • Matrikulatzeko epealdi arrunta:
        • Lehengo fasea: 2022ko ekainaren 27tik uztailaren 1era, biak barne.
        • Bigarren fasea 2022ko uztailaren 4tik eta 14ra, biak barne.
      • Matrikulatzeko ezohiko epealdia: 2022ko uztailaren 15etik 19ra, biak barne.
  • Dantzerti (Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-mailako Eskola)

Ohiko galderak

  • Zer dira eta zertarako balio dute Dantzako Goi-mailako Arte Irakaskuntzak?

Dantzako goi-mailako irakaskuntzen helburua da ikasleei kalitatezko prestakuntza artistikoa ematea eta etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.

Profesionalak izateko interesa duten pertsonei zuzenduta daude; alegia, lanbide gisa bidea jorratzeko pentsatuta daude. Labur esanda, horrelako ikasketak egiteko gaitasuna eta borondatea duten ikasleei bideratuta daude, jarraitutasuna eta ardura eskatzen baitute.

Dantzako Goi-mailako irakaskuntzak dira ikasketak bukatutakoan ikasleari titulazio ofiziala ematen dioten irakaskuntza bakarrak arlo honetan.

  • Zer irtenbide profesional eskaintzen dituzte irakaskuntza hauek?

Dantzako goi-mailako irakaskuntzek, jendartean integratzeko baliabideak ez ezik, behar den gaitasuna ere eskaintzen dute Arte Irakaskuntzako zentroetan eskolak emateko; gradu baten titulu baliokidea da, ondorio guztietarako.

  • Nola egituratzen dira irakaskuntza hauek?

Dantzako goi-mailako irakaskuntzak lau ikasturte akademikotan banatzen dira; guztira 240 ECTS kreditu dituzte (60 urtean). Prestakuntza honela banatzen da:

- Oinarrizko prestakuntzak gutxienez 12 kreditu izango ditu.

- Prestakuntza espezializatuak gutxienez 104 kreditu izango ditu.

- Ikasketa amaierako lanak gutxienez 6 kreditu izango ditu.

  • Zer da ECTS kreditua, eta zer ordu-kopuru du?

Ikasleak dagokion ikasketa-programako helburuak betetzeko egin behar duen lanaren neurria da; gure kasuan, 30 ordu. Honako ordu hauek sartuta daude: eskola-orduak ?teorikoak edo praktikoak?, ikasketa-orduak, mintegietarako, lanetarako, praktiketarako eta proiektuetarako orduak, eta azterketak eta ebaluazio-probak prestatzeko eta egiteko eskatutakoak.

Okerra da, beraz, pentsatzea europar kreditua eskola-orduak bakarrik direla, edo kontaketan azterketak prestatzeko eta egiteko orduak kentzea.

  • Irakasgai guztiek presentzialtasun bera dute?

Ez. Aldatu egiten da irakasgai batetik bestera. Zentroko zuzendaritzak behar besteko denboraz ezarri beharko du, eta jakitera eman.

  • EAEn, non emango dira Dantzako Goi-mailako irakaskuntzak?


Euskadin, DANTZERTI Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-mailako Eskolan emango dira.

Eskola hori Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioan dago.

  • Zer espezialitate eskaintzen dira EAEn?


    EAEn, Koreografia eta Interpretazioaren espezialitatea ematen da.
  • Bateragarria al da beste ikasketa batzuekin edo lanarekin?


    Ez. Irakaskuntza presentzialak dira eta, Goi-mailako beste irakaskuntza batzuk bezala, diseinatuta daude denbora osoko dedikazioaz ikasteko: 36 aste ikasturte bakoitzeko, gutxienez.

 

 

  Matrikula

 

 Noiz egin behar da matrikula?

Uztailaren lehenengo hamabostaldian.

 

 

  • Zer baldintza akademiko bete behar ditut Dantzako Goi-mailako Arte-irakaskuntzak egin ahal izateko?

Dantzako Goi-mailako Arte-irakaskuntzak egiteko, baldintza hauek bete behar dira:

- Batxiler-titulua izatea edo Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarbide-proba gaindituta izatea.

- Gainera, sarbide espezifikorako proba (leiho berri batean irekitzen da) bat egin behar da, ikastetxean bertan.

  • Egin ditzaket ikasketa hauek batxilerrik ez badut?

Bai.

  • Zer balio du proba horrek?

Proba gainditzeak urte bateko balioa du, eta aukera emango du ikasketa horiek ematen dituen estatuko edozein zentrotan sartzeko, betiere zentro horietan plaza libreak baldin badaude.

  • Zenbat plaza egongo dira?

Lehenengo ikasturtean 25 plaza eskaintzen dira.

  • Noiz irekiko da sarbide-proban izena emateko epea?


    Urtero data zehatzak argitaratuko dira. Izena emateko, eskabide-orria bete behar da.
  • Noiz dira probak?


    Ekainean zehar izango dira probak.
  • Noiz egin behar da matrikula?


    Uztailaren lehenengo hamabostaldian.