Hezkuntza Saila

Eskolatze-Programa Osagarriak

ESKOLATZE-PROGRAMA OSAGARRIAK aniztasunari erantzuteko aparteko eta aldi baterako neurri bat dira, eta gizarte egoera bereziki zailean dauden edo eskolan egokitzeko zailtasun larriak dituzten ikasleei zuzenduta daude. Hain zuzen ere, ikasle horiek ezin dute hezkuntza-prozesu normalizaturik aurrera eraman, aipatutako inguruabarrak aldatzen ez diren bitartean. Ikasle horien laguntza-premia bereziak ezaugarri pertsonaletan edo eskola-historian oinarritu behar dira. Dena den, DBHn aniztasunari arreta emateko aurreikusita dauden neurri guztiek agortuta egon behar dute, ikasleok programan sartu aurretik.

2026-2027 Ikasturtea

Jarraibideak:

EBAZPENA (leiho berri batean irekitzen da), ANIZTASUNERAKO ETA INKLUSIORAKO ZUZENDARIARENA, 2026-2027 IKASTURTERAKO ESKOLATZE-PROGRAMA OSAGARRIAK APLIKATZEARI BURUZKO JARRAIBIDEAK ONARTZEN DITUENA, EAEKO IKASTETXE PUBLIKO ETA ITUNPEKO GUZTIETAN

  • Epea-mugak: 2026ko maiatzaren 26tik ekainaren 26ra arte, barne.

Ikastetxeko zuzendaritzak bitarteko elektronikoen bidez eskatu, kontsultatu eta egin beharko ditu izapide guztiak, BHLP aplikazioaren bidez (Berariazko Hezkuntza-Laguntza Premiak dituzten ikasleak), EPO fitxan (Eskolatzeko Programa Osagarria).