Eskolatze-Programa Osagarriak
ESKOLATZE-PROGRAMA OSAGARRIAK aniztasunari erantzuteko aparteko eta aldi baterako neurri bat dira, eta gizarte egoera bereziki zailean dauden edo eskolan egokitzeko zailtasun larriak dituzten ikasleei zuzenduta daude. Hain zuzen ere, ikasle horiek ezin dute hezkuntza-prozesu normalizaturik aurrera eraman, aipatutako inguruabarrak aldatzen ez diren bitartean. Ikasle horien laguntza-premia bereziak ezaugarri pertsonaletan edo eskola-historian oinarritu behar dira. Dena den, DBHn aniztasunari arreta emateko aurreikusita dauden neurri guztiek agortuta egon behar dute, ikasleok programan sartu aurretik.
2025-2026 Ikasturtea
- Jarraibideak
- Epea-mugak: 2025eko maiatzaren 6tik ekainaren 6ra arte (barne)
