Bidelaguna: eskola orduz kanpoko laguntza
BIDELAGUNA: Eskola-ordutegitik kanpoko laguntza programa Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleei zuzenduta dago, baldin eta zailtasunak edo eskola-atzerapena badituzte gizarte-desabantailako egoerarekin lotuta.
BIDELAGUNA programaren helburua eskola-arrakastaren indizeak hobetzea da, eta horretarako:
- Ikasleei, batez ere ingurune fisiko eta estimulu egokirik ez dutenei, laguntza eta bitartekoak ematea, denbora osagarri bat eman dezaten eskola-atzerapenari aurre egiteko edo hura prebenitzeko.
- Ikasleen irakurketarako konpetentzia eta matematikarako konpetentzia indartzea. Astean gutxienez ordu bat emango da konpetentzia bakoitzeko.
- Lanaren antolaketa hobetzeko eta ikasteko ohiturak hartzeko gakoak ematea.
- Ikasleek beren gaitasunez dituzten itxaropenak eta ikastetxeak bere ikasleez dituenak hobetzea.
- Familien eta ikastetxearen arteko harremana hobetzea.
2026-2027
- Ebazpena , Hezkuntza Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez onartzen baitira Hezkuntza Sailaren mendeko Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak, BIDELAGUNA programa 2026-2027 ikasturtean eskola-ordutegitik kanpoko laguntza eskatzeko (argitaratze-data: 2026-02-18)
- Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko otsailaren 19tik martxoaren 18ra arte, biak barne.
- Eskabideak / Kontsultak:

