Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Zepak

Zepak instalazio industrialetan egindako prozesu termikoen ondorioz sortzen diren material mineralak dira. Jatorriaren arabera, ezaugarri eta erabilera desberdinak dituzte, bereziki material granular gisa balorizatzeko orduan.

Altzairugintzako zepak altzairua ekoizteko prozesuan sortzen dira, batez ere arku elektrikoko labeetan. Metal urtutik bereizten diren ezpurutasunen ondoriozko material mineralak dira.

Zepak balorizatu daitezke eraikuntza-aplikazioetan agregakin gisa erabiltzeko, betiere ezarritako baldintza tekniko eta ingurumenekoak betetzen badituzte.

Hondakinen balorizazio energetikotik datozen zepak erraustegietako labeen hondoan sortzen den frakzio mineral ez-erregarria dira.

Zepa horiek tratatu daitezke eraikuntzan eta beste erabilera batzuetan aplikatzeko agregakin sekundario bihurtzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzen arabera.

Azken aldaketako data: