Egoitza elektronikoa

Segurtasuneko sailburuaren 2025eko maiatzaren 2ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuak, mendeko lanpostu bat eta ostalaritzako laguntzaile beste bat betetzeko, segurtasun-administrazioko langile lan-kontratudunen eremuan.

Argitalpen-data: 

2026ko irailaren 22an, enplegu publikoaren atarian argitaratu dira Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpena, ostalaritzako laguntzaileen eta mendekoen lanpostuetarako hautatutakoen datuak.

Lanpostuetarako hautatutako pertsonek 2026ko urriaren 1ean sinatu beharko dute dagokion lan-kontratua, eta formalizatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorio administratibo eta ekonomikoak.

Lan-poltsa bat sortuko da ostalaritzako laguntzailearen lanposturako, eta beste bat mendekoaren lanposturako. Lan-poltsa horretan sartuko dira hautaketa-prozesuan gainditu bai baina hautatu ez diren izangaiak.