Egoitza elektronikoa

Segurtasuneko sailburuaren 2025eko maiatzaren 2ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuak, mendeko lanpostu bat eta ostalaritzako laguntzaile beste bat betetzeko, segurtasun-administrazioko langile lan-kontratudunen eremuan.

Argitalpen-data: 

2026ko urtarrilaren 19an, bi prozesuetako bigarren probako behin-behineko kalifikazioak behin betikotzat jotzen dituen, eta hala eskatu eta bigarren ariketa gainditu duten pertsonei, euskara-azterketa egitera deitu egiten dituen Epaimahaiaren erabakia argitaratu da enplegu publikoaren atarian.

 Era berean, honekin batera, mendekoen prozesuan deitutako euskara-azterketaren tokiari, datari eta orduari buruzko informazioa jasotzen duen dokumentua argitaratzen da.

Antolaketa argibideak (PDF, 220 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Esteka honetan, https://www.ivap.euskadi.eus/informazio-orokorra-hizkuntza-eskakizunak-desgaitasuna/webivap00-a3hedi/eu/, azterketa-egunerako jarraibideak eta azterketa-ereduaren adibide bat aurkituko dituzu.